[Librezale] XUXEN IV LibreOffice 4 bertsioan erabiltzeko

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Al, Uzt 15, 08:34:10, CEST 2013


Aupa!

Beharbada neu naiz torpe xamarra baina nik xuxen hedapena ezin izan dut
aurkitu libreofficeko hedapenen artean [1].
Aplikazioa hedapenak aurkitzeko bertara bideratzen gaituenez interesgarria
litzateke bertan ere izatea. Mozillan [2] horrela dugu eta nik uste
egokiena dela.


[1] http://extensions.libreoffice.org/

[2] https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/xuxen/




Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 uztaila 15
08:18):

> El 15.07.2013 00:54, Alexander Gabilondo escribió:
>
>  ig., 2013.eko uztren 14a 23:41(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k idatzi
>> zuen:
>>
>>> Beste egunean Alex Gabik komentatu zuen XUXEN IV ez zebilela LibreOffice
>>> 4 bertsioan. Nire Fedoran begiratu nuen atzo eta printzipioz niri XUXEN
>>> LibreOffice instalatzean berez etorri zait eta ez dut plugin modura
>>> instalatu behar izan, eta ondo dabil.
>>>
>>> Hala ere euskadi.net-en dagoen bertsioa instalatu nuen eta hori bai
>>> ikusi nuela ez zebilela.
>>>
>>> euskadi.net-eko plugina destrinkotu dut eta barruko fitxategietako
>>> zenbait gauza aldatu dizkiot, katalanezko ortografia egiaztatzailearen OXT
>>> plugin fitxategian oinarrituta. Bertsio berri hori badirudi badabilela,
>>> proba egin dut Fedoran eta Windows XPn (LibreOffice 4.0).
>>>
>>> Librezaleko wikira igo dut OXT fitxategia, BZ2 baten barruan
>>> trinkotuta[0], ea probatzen duzuen eta ongi dabilen. Ondoren LibreOfficen
>>> hedapenen webgunera igoko dut.
>>>
>>> Asier.
>>>
>>> [0]http://librezale.org/**mediawiki//images/3/37/**XUXENIV-LO4.oxt.bz2<http://librezale.org/mediawiki//images/3/37/XUXENIV-LO4.oxt.bz2>
>>>
>>
>> Deskargatu, deskonprimitu, instalatu eta probatu dut Ubuntu 12.04.2
>> sisteman PPA bidez instalatutako LibreOffice 4an.
>> Primeran dabil. Ondo eta azkar, usoak hegan eta Asier lanean.
>> Ea Txopik LibreOfficen proiektua jartzen duen semaforo berde handi
>> batekin bertan sartzeko eta blogean esateko hemendik aurrera Xuxen
>> deskargatzeko tokia Librezale.org dela.
>> Ahal dudanean beste instalazio bat egingo dut ea hasten den Ubuntun
>> berez instalatuta ekartzen.
>> Esker aunitz, Asier.
>>
>
> Windows 7 Professional-ekin (SP1), LibreOffice 4.0.4.2-an probatu dut eta
> ondo dabil :-)
> Gauean Ubuntu 12.04 batean egingo dut froga.
>
> Txopi.
>
>
> ______________________________**_________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130715/fb776118/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago