[Librezale] XUXEN IV LibreOffice 4 bertsioan erabiltzeko
Alexander Gabilondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
Al, Uzt 15, 00:54:33, CEST 2013
ig., 2013.eko uztren 14a 23:41(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k idatzi
zuen:
> Beste egunean Alex Gabik komentatu zuen XUXEN IV ez zebilela
> LibreOffice 4 bertsioan. Nire Fedoran begiratu nuen atzo eta
> printzipioz niri XUXEN LibreOffice instalatzean berez etorri zait eta
> ez dut plugin modura instalatu behar izan, eta ondo dabil.
>
> Hala ere euskadi.net-en dagoen bertsioa instalatu nuen eta hori bai
> ikusi nuela ez zebilela.
>
> euskadi.net-eko plugina destrinkotu dut eta barruko fitxategietako
> zenbait gauza aldatu dizkiot, katalanezko ortografia egiaztatzailearen
> OXT plugin fitxategian oinarrituta. Bertsio berri hori badirudi
> badabilela, proba egin dut Fedoran eta Windows XPn (LibreOffice 4.0).
>
> Librezaleko wikira igo dut OXT fitxategia, BZ2 baten barruan
> trinkotuta[0], ea probatzen duzuen eta ongi dabilen. Ondoren
> LibreOfficen hedapenen webgunera igoko dut.
>
> Asier.
>
> [0]http://librezale.org/mediawiki//images/3/37/XUXENIV-LO4.oxt.bz2
Deskargatu, deskonprimitu, instalatu eta probatu dut Ubuntu 12.04.2
sisteman PPA bidez instalatutako LibreOffice 4an.
Primeran dabil. Ondo eta azkar, usoak hegan eta Asier lanean.
Ea Txopik LibreOfficen proiektua jartzen duen semaforo berde handi
batekin bertan sartzeko eta blogean esateko hemendik aurrera Xuxen
deskargatzeko tokia Librezale.org dela.
Ahal dudanean beste instalazio bat egingo dut ea hasten den Ubuntun
berez instalatuta ekartzen.
Esker aunitz, Asier.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago