[Librezale] Deialdi zirriborroa
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Uzt 14, 20:07:55, CEST 2013
ig., 2013.eko uztren 14a 02:27(e)an, Osoitz E(e)k idatzi zuen:
> Aupa,
>
> Indarrak batzeko beharra aipatu da gaur behin baino gehiagotan. Egoerari
> buruz gehiago jakin arte halakoak botatzen ibiltzeko goiz da, jendea
> deitzekotan proiektu konkretuetarako deitu behar dela uste dut. Baina
> inspirazio momentu batean hau atera zait, eta posta zerrenda erabiliko dut
> segurtasun kopia gisa, behar denean zer edo zer birziklatzea badago, ba
> ondo.
Mmmmmh. Nik ez dut testua egokia ikusten :-/ Dioenarekin nahiko ados
nago, baina ez dut uste momentu hau testu horrentzako egokia denik.
Polemika sortu dezakeen zerbait edo proiektuen arteko ezberdintasunak
nabarmentzen dituen zerbait kaleratu beharrean, jendeak modu batena edo
bestean egin duen lan guztia azaldu eta hemendik aurrera euskaraketa
horiek EuskalGNU-ren bitartez bideratuko direla azaltzea da. EuskalGNUko
kideren bat (Dooteo bera) gurera batzea eta beraien edukiak gurera batu
direla ulertzeari lehentasuna ikusten diot.
Nire ustez, EuskalGNU-k zergatik itxi duen, beraien kontua da. Eta
Dooteok azalpen batzuk eman badizkigu ere, guk zertan sartu ez dugun
zerbait dela uste dut.
Blogean argitaratu dezakegun testuan, nik ondokoa jarriko nuke:
1) EuskalGNU-ren historia labur bat: iraupena, glosategiak,
itzulpen-memoriak...
2) EuskalGNU-ren proiektuak: GNOME, KDE, OpenOffice, LibreOffice...
3) Egindako lanagatik eskerrak ematea eta partaideei sorte ona opatzea.
4) Euskal hiztun orori, kudeatzen ditugun proiekturen batetan
laguntzeko eskaera, batez ere, umezurtz geratu direnetara.
Azken puntu honetan, zeharka, komunitatearen garrantziari buruz hitz
egin genezake, gure ustez diru-truk egiten diren euskaraketak duten
arrisku gehigarriaz. Baina Administrazioei, enpresei eta EuskalGNUri
inolako kritikarik egin gabe. Eta euskalgintzako beste esparru batzuei
ere ez. Jendeari ilusioa, rollo ona eta parte hartzeko interesa piztea
nahi badugu, testu ahalik eta positiboena eta irekiena idazten saiatu
behar garela uste dut.
Osoitz, idatzi duzuna oso ondo azaldua dagoela eta gauza interesgarri
asko esaten dituela iruditzen zait. Tonu hau duen zerbait idatz
zenezakela uste duzu?
Nire hitzak ondo hartuko dituzulakoan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago