[Librezale] Deialdi zirriborroa

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Iga, Uzt 14, 22:36:00, CEST 2013


Noski hartzen ditudala ondo zure hitzak.

Ez zen nire asmoa EuskalGNU kritikatzea inondik inora, beraz eskertzekoa da
zure mezua argi dagoelako ez nuela testu hori ondo landu.

Dooteorekin jarriko naiz kontaktuan datuak behar ditudalako EuskalGNUri
justizia egiten dion ezer idazteko.


2013/7/14 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>

> ig., 2013.eko uztren 14a 02:27(e)an, Osoitz E(e)k idatzi zuen:
> > Aupa,
> >
> > Indarrak batzeko beharra aipatu da gaur behin baino gehiagotan. Egoerari
> > buruz gehiago jakin arte halakoak botatzen ibiltzeko goiz da, jendea
> > deitzekotan proiektu konkretuetarako deitu behar dela uste dut. Baina
> > inspirazio momentu batean hau atera zait, eta posta zerrenda erabiliko
> dut
> > segurtasun kopia gisa, behar denean zer edo zer birziklatzea badago, ba
> > ondo.
>
> Mmmmmh. Nik ez dut testua egokia ikusten :-/ Dioenarekin nahiko ados
> nago, baina ez dut uste momentu hau testu horrentzako egokia denik.
> Polemika sortu dezakeen zerbait edo proiektuen arteko ezberdintasunak
> nabarmentzen dituen zerbait kaleratu beharrean, jendeak modu batena edo
> bestean egin duen lan guztia azaldu eta hemendik aurrera euskaraketa
> horiek EuskalGNU-ren bitartez bideratuko direla azaltzea da. EuskalGNUko
> kideren bat (Dooteo bera) gurera batzea eta beraien edukiak gurera batu
> direla ulertzeari lehentasuna ikusten diot.
>
> Nire ustez, EuskalGNU-k zergatik itxi duen, beraien kontua da. Eta
> Dooteok azalpen batzuk eman badizkigu ere, guk zertan sartu ez dugun
> zerbait dela uste dut.
>
> Blogean argitaratu dezakegun testuan, nik ondokoa jarriko nuke:
>    1) EuskalGNU-ren historia labur bat: iraupena, glosategiak,
> itzulpen-memoriak...
>    2) EuskalGNU-ren proiektuak: GNOME, KDE, OpenOffice, LibreOffice...
>    3) Egindako lanagatik eskerrak ematea eta partaideei sorte ona opatzea.
>    4) Euskal hiztun orori, kudeatzen ditugun proiekturen batetan
> laguntzeko eskaera, batez ere, umezurtz geratu direnetara.
>
> Azken puntu honetan, zeharka, komunitatearen garrantziari buruz hitz
> egin genezake, gure ustez diru-truk egiten diren euskaraketak duten
> arrisku gehigarriaz. Baina Administrazioei, enpresei eta EuskalGNUri
> inolako kritikarik egin gabe. Eta euskalgintzako beste esparru batzuei
> ere ez. Jendeari ilusioa, rollo ona eta parte hartzeko interesa piztea
> nahi badugu, testu ahalik eta positiboena eta irekiena idazten saiatu
> behar garela uste dut.
>
> Osoitz, idatzi duzuna oso ondo azaldua dagoela eta gauza interesgarri
> asko esaten dituela iruditzen zait. Tonu hau duen zerbait idatz
> zenezakela uste duzu?
>
> Nire hitzak ondo hartuko dituzulakoan,
>
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130714/578affe8/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago