[Librezale] Deialdi zirriborroa
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Iga, Uzt 14, 02:27:46, CEST 2013
Aupa,
Indarrak batzeko beharra aipatu da gaur behin baino gehiagotan. Egoerari
buruz gehiago jakin arte halakoak botatzen ibiltzeko goiz da, jendea
deitzekotan proiektu konkretuetarako deitu behar dela uste dut. Baina
inspirazio momentu batean hau atera zait, eta posta zerrenda erabiliko dut
segurtasun kopia gisa, behar denean zer edo zer birziklatzea badago, ba
ondo.
---
ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU
Librezalen uste dugu gure bizitzaren arlo guztietan Euskaraz aritzeko
eskubidea dugula, eta gure bizitzetan gero eta garrantzia handiagoa duen
informatikaren eremuan Software Libreak horretarako aukera paregabea ematen
digula. Eskubide hori gureganatzeko lan egiteko prest gaude, baina
komunitatea indartzeko premia ikusten dugu, orain inoiz baino gehiago.
Software Librea subjektu eta objektuaren arteko menpekotasun ezan
oinarritzen da, proiektuak bizirik mantendu daitezke hauek aurrera
eramateko inor prest dagoen bitartean, baina ez dago ahaztea subjektua
aldakorra bada ere, ezinbestekoa dela.
Proiektuak aurrera eramate horretan maiz aritzen dira sinbiosian Software
Librearen ideologian oinarrituz bideragarritasun ekonomikoa lortzeko gai
izan diren proiektuak, eta modelo ekonomikoei jaramonik egin gabe,
idealismo hutsak bultzatuta aritzen diren jende komunitateak. Bi modelo
hauen arteko erlazio berezi hau ez zaigu batere arrotza Euskararen herri
txiki honetan.
Librezaleren izaera komunitarioa definitu zuen asanbladara EuskalGNUko
Dooteo gonbidatu genuen. Hamar urteren buruan berriz gonbidatu dugu Dooteo
asanblada batetara, oraingoan berri txar baten ondorioz: Diru laguntzak
desagertuta, EuskalGNUk ateak itxi behar izan ditu. Urteetan zehar mantendu
dituzten hainbat eta hainbat euskaraketa proiektu estrategikoen
etorkizunari buruz aritzeko beharra zegoen.
Hau ez da EuskalGNUk egindako lanagatik merezi duen errekonozimendua, hori
egiteke dugu, hau ez da Software Librearen modelo ekonomikoen hausnarketa
bat, ESLE dago horretako, edo Euskarari kendutako diru laguntzen inguruko
gogoeta bat, administrazioen kontzientzian dago hori. Hau, errealitate
gordinaren aurrean, euskaldunon komunitatea indartzeko dugun premiaren
aitormena da.
Komunitatearen esku geratuko den lana asko da.
Gurekin batera parte hartu nahi baduzu, bidali mesedez mezu bat
librezale at librezale.org helbidera, eta zure interesen araberako proiektu
bat aurkitzen lagunduko dizugu.
Eskerrik asko, bihotzez.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130714/e1ca5ef4/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago