[Librezale] Android proiektuaren migrazioa
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Uzt 9, 15:26:26, CEST 2013
Aupa Urtzi,
ar., 2013.eko uztren 09a 09:40(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> Android euskaratzen gabiltzonetako bat naiz eta proiektua librezaleko
> poodle-era migratzea onena izango dela erabaki dugu. Izan ere, orain
> dugun Glotpress-ak muga askotxo dituela iruditzen zaigu. Gainera,
> proiektu librea izanda eta denon eskura jarri nahi dugula kontuta
> edukita, non hobeto librezalen baino?
>
> Bertan izena emana nago dagoeneko... Administratzaileren batek
> proiekturen bat irekitzerik balu ederra litzateke. Proiektuaren ardura
> nik neuk edukitzeko prest nengoke.
>
> Beno, esango didazue.
Bertsioen artean dauden aldaketa nabarmenak kontuan hartuta (2.1.x
daukagu instalatuta, 2.5 duela aste batzuk kaleratu zen), gaur gauean
eguneratuko dut gure Poo*T*le instalazioa eta horrekin batera sortuko
dut proiektua eta emango dizkizut baimen guztiak.
Dena den, aurretik komentatu nuen moduan[1], kontuan izan Pootlek ez
dituela modu natiboan onartzen Androiden resources XML fitxategiak eta
bihurketa egin beharko dela (POra, adibidez[2]) sistemak fitxategiak
uler ditzan.
Julen.
[1] http://librezale.org/pipermail/librezale/2013-May/004863.html
[2] https://github.com/miracle2k/android2po
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago