[Librezale] Android proiektuaren migrazioa

Urtzi Odriozola urtzi.odriozola a bildua gmail.com
As, Uzt 9, 09:40:55, CEST 2013


Kaixo,

Android euskaratzen gabiltzonetako bat naiz eta proiektua librezaleko
poodle-era migratzea onena izango dela erabaki dugu. Izan ere, orain dugun
Glotpress-ak muga askotxo dituela iruditzen zaigu. Gainera, proiektu librea
izanda eta denon eskura jarri nahi dugula kontuta edukita, non hobeto
librezalen baino?

Bertan izena emana nago dagoeneko... Administratzaileren batek proiekturen
bat irekitzerik balu ederra litzateke. Proiektuaren ardura nik neuk
edukitzeko prest nengoke.

Beno, esango didazue.

Ondo izan,
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130709/13d762f2/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago