[Librezale] Bilera proposamena (Lehen: Dooteo eta EuskalGNUren lokalizazioak)

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
Al, Uzt 8, 21:21:03, CEST 2013


al., 2013.eko uztren 08a 19:52(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Aupa zuek:
>
> Zazpi pertsonak Librezaleko bilerara joateko gogoa agertu dute (Akademy
> 2013ko partaidetza uztartzeak badirudi ez duela jendea gehiago animatu):
> http://dudle.marsupi.org/librezale-uztaila/
>
> Nik datozen bi larunbat goizetan ezin nuen baina aldaketa batzuk egon
> dira eta orain "libre" nago. Dirudienez, *uztailak 13* da bilera egiteko
> egunik honena (6 bozka). Goizez egiten badugu, Julenek ezin du etorri
> eta arratsaldez egiten badugu, Dooteok ezin du etorri. Igande
> arratsaldean egiten badugu, Julen eta Dooteo etor daitezke, baina
> Assarrek eta Anderrek ez...

Uste dut Julen oso kide garrantzitsua dela Librezalen. Nigatik bada, 
igande arratsaldean ere egin daiteke bilera, nahiz eta ez dakidan joan 
ahal izango dudan.

> Julenek zioen bezala, Dooteo-ren parte hartzeari lehentasuna eman
> beharko geniola uste dut eta horregatik, Librezaleko bilera *larunbat
> goizean* egitea proposatzen dut. Horrek tamalez, Julenek seguruenik ezin
> etortzea suposatzen du. Ados zaudete?
>
> Dooteok 14:00etan hanka egin behar duenez, goiz geratzen bagara hobeto.
> Zer moduz *10:30etan?*

Larunbatean bada, nigatik ondo dago ordu horretan egitea.

Asier Assar.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago