[Librezale] Bilera proposamena (Lehen: Dooteo eta EuskalGNUren lokalizazioak)

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Uzt 8, 19:52:24, CEST 2013


Aupa zuek:

Zazpi pertsonak Librezaleko bilerara joateko gogoa agertu dute (Akademy
2013ko partaidetza uztartzeak badirudi ez duela jendea gehiago animatu):
http://dudle.marsupi.org/librezale-uztaila/

Nik datozen bi larunbat goizetan ezin nuen baina aldaketa batzuk egon
dira eta orain "libre" nago. Dirudienez, *uztailak 13* da bilera egiteko
egunik honena (6 bozka). Goizez egiten badugu, Julenek ezin du etorri
eta arratsaldez egiten badugu, Dooteok ezin du etorri. Igande
arratsaldean egiten badugu, Julen eta Dooteo etor daitezke, baina
Assarrek eta Anderrek ez...

Julenek zioen bezala, Dooteo-ren parte hartzeari lehentasuna eman
beharko geniola uste dut eta horregatik, Librezaleko bilera *larunbat
goizean* egitea proposatzen dut. Horrek tamalez, Julenek seguruenik ezin
etortzea suposatzen du. Ados zaudete?

Dooteok 14:00etan hanka egin behar duenez, goiz geratzen bagara hobeto.
Zer moduz *10:30etan?*

Bilera egiteko leku baten bila hasiko naiz (Bilboko alde zaharrean).

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago