[Librezale] EuskalGNU joan zaigu

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
As, Uzt 23, 20:28:42, CEST 2013


ar., 2013.eko uztren 23a 14:30(e)an, Osoitz E(e)k idatzi zuen:
>
> Hau egokia iruditzen zaizue?
>
>
> ---
>
>
> Proiektu berriak Librezalen
>
>
> EuskalGNU agur esatearen ondorioz euskaldunon komunitatea bere burua 
> berrantoatzeari ekin dio, eta ondorioz proiektu berriak ditugu 
> Librezaleren aterki pean orain.
>
>
> Lehena LibreOffice bulegotika suitea [1] euskaratzeko proiektua izan 
> da, Asier Sarasua 'Assar' jarri da barkuaren timoain eta dagoeneko 
> Libreoffice 4.0 bertsioarekin erabiltzaile batzuk Xuxen instalatzeko 
> zituzten arazoak konpondu eta Xuxen pakete berria LibreOffice 
> luzapenen webgunera igo du [2]
>
>
> Gnome mahaigaina [3] eta honek barne hartze n dituen aplikazioak 
> euskaratzeko proiektua ere Librezaleren Wikian bere txokoa prestatzen 
> ari da, Iņaki Larraņaga 'Dooteo' proiektuaren arduradun izaten 
> jarraituko du eta Librezaleko kideok itzulpenekin laguntzeari ekin 
> diogu jada.
>
>
> Adi ibili berritasun gehiago iragarriko ditugulako konfirmatu ahala.
>
>
> Zuk ere euskaldunon komunitatea indartzeko prozesu honetan parte hartu 
> nahi baduzu eman izena Librezale posta zerrendan [4] eta aurkeztu zure 
> burua.
>
>
> [1] http://librezale.org/wiki/LibreOffice
>
> [2] 
> http://extensions.libreoffice.org/extension-center/xuxen-iv-basque-eu-eu-es-eu-fr-spell-checker-for-libreoffice
>
> [3] http://librezale.org/wiki/GNOME
>
> [4] http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>

Aupa,

Aukeran, nahiago dut nire izena ez agertzea.

- EuskalGNU"k" agur esatearen ondorioz...

- Lehena LibreOffice bulegotika suitea [1] euskaratzeko proiektua izan 
da. Dagoeneko Libreoffice 4.0 bertsioarekin erabiltzaile batzuk Xuxen 
instalatzeko zituzten arazoak konpondu ditugu eta Xuxen pakete berria 
LibreOffice luzapenen webgunera igo dugu [2]

Asier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130723/3c61b469/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago