[Librezale] Bozkatu Adblock Plus Euskaraz

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Or, Uzt 5, 20:38:15, CEST 2013


Orain dela denbora bat Adblock Plus ingelesez nuela jabetu nintzen.
Eguneratu gabeko euskaraketa bat aurkitu nuen eta inori baimenik eskatu
gabe falta ziren kateak euskaratu nituen, zoritxarrez itzulpenak ez zuen
ofizialtasuna lortu. (Alt lasterbide ditxosoak, orain kontua asko erraztu
dute)

9an Adblock Plusen beste bertsio bat aterako da. Itzulpenak Crowdin web
zerbitzuaren bidez egiten dira eta honek itzulpenen zuzentasuna bozkatzeko
sistema bat du, Euskara 100%ean itzulita dago baina botorik gabe. Ez dakit
botoak ezinbestekoak diren, baina ziur laguntzen duela.

Inork tartetxo bat badu eta itzulpenen zuzentasuna egiaztatu nahi badu,
hemen dago proiektua (izena eman beharra dago):

http://crowdin.net/project/adblockplus

Bozkatzeaz gain badago zuzenketak proposatzea ere.

Eskerrik asko!

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130705/a782a339/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago