[Librezale] Android itzulpen maratoia
    Julen Ruiz Aizpuru 
    julenx a bildua gmail.com
       
    As, Uzt 16, 20:11:34, CEST 2013
    
    
  
ar., 2013.eko uztren 16a 16:23(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k idatzi 
zuen:
> Hau interesgarria izan daiteke Librezalekideontzat:
> http://www.codesyntax.com/eu/bloga/android-itzulpen-maratoia
Eskerrik asko Asier.
Begiratu bat eman diot artikuluari eta ondorengoa:
"tresna bertan dauden gainontzeko proiektuetan dauden terminologia 
konparatzen du itzultzen ari zaren esaldiarekin eta antzekotasunak 
bilatuz, proposamenak egiten dizkizu."
faltsua da.
Antzerako itzulpenen proposamenak amaGama itzulpen-memorien 
zerbitzaritik[1] datoz. (Kuriositate modura: amaGama-k "hitzak" esan 
nahi du zulueraz).
Bide batez, Pootlen dagoen edukia begiratu dut gainetik eta *akats 
kritiko larriak* daude[2]. Editorean, iragazi 'Egiaztapenak' aukeraren 
arabera eta ikusiko duzue huts egindako kalitate-egiaztapenen zerrenda.
Julen.
[1] Adib. http://amagama.locamotion.org/tmserver/en/eu/unit/?source=File
[2] Adib. http://pootle.librezale.org/eu/android/translate.html#unit=157753
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago