[Librezale] Mega-ren euskaraketa

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ost, Urt 23, 23:46:59, CET 2013


Epa,

ene izena aipatua ikusita letra batzuk eransteko gogoari ezin eutsi...

Hari honetan, lehenago ere, parte hartu dut ekarpenak egiteko baino, jendea
animatzeko... Mega gaia boladan dagoela aprobetxatuz ea baten batek
dibulgazioa egiteko aprobetxatzen duen.

Hemen agertu diren iritzi batzuk oso interesgarri iruditzen zaizkit eta
jende askok partekatuko lituzke, ziur aski, iritzien azpian dauden
ezagutzak partekatuko balitu.

Txopik nire izena eta Wikispaces elkartu ditu. Memoria ona gero!

Zerrenda honetan hasieran begi-luze hasi nintzen, eta gero, Wikispaces
euskaratzen animatu nintzenean, laguntza behar eta hona (lotsabako) sartu
nintzen.

Kontu horietan hasi nintzenean software libre/pribatibo eta antzeko kontuen
berri banuen ere, oso lanbrotsua egiten zitzaidan dena. Hezkuntzan, garai
hartan, boladan zegoen wikispaces; Wikispacesek zerbitzu ona, dohainekoa,
publizitaterik gabekoa, eta euskaratzeko erraztasunarekin eskaintzen
zuen... Tira, aurrera egin nuen.

Zuek, Ibon, Julen-eta, nabigatzailea euskaraz jarri eta gero, wikispaces
ere euskaraz agertzeko aukera aprobetxatu genuen, nabigatzailearen
hizkuntzari lotzen baitzaio. Egunen batean dirua eskatzen, publizitatea
txertatzen edo antzekoekin hasiko zirela... Beno. Horrelakoa da bizitza. [1]

MediaWiki hobe. Bai, jakina. Urte batzuk geroago gauzak argiago ikusten
ditut. Dena den Wikispaces euskaraz egotea ez dio, nik uste MediaWiki
proiektuari ez munduan ez gure herrian beste munduko kalterik egingo.

Nago P2Pren onurak-eta predikatu beharko direla. Doaneko zerbitzu
zentralizatuek ez dute bultzadarik behar. Megaren kontu honetan, berriro
ere, ikus den legez.

Kontu hauen jendarteratzea ez da talde honen zeregin nagusia izango, baina
gorago aipaturiko irratsaioan Gorka Juliok, Maite Goņik eta Mikel Iturrik
egin zituzten bezalako saioak oso beharrezkoak dira.

Mega, Twitter, Android eta enparauak euskaratu dituztenei hitz onak eta
animoak besterik ez genizkieke hemendik bidali beharko. (Nirekin bere
garaian egin zenuten legez ;-)

Nonbait entrenatu behar, gero, ikasitakoa, Librezale taldean aplikatzeko
;__)


[1] http://grooveshark.com/s/Radio+Rahim/2oS1HD?src=5

P.S. Nola partekatu abesti baten esteka zerbitzu zentralizatuei boikota
eginezzzzzzzzz? Lotara noa.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130123/9732d0c8/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago