Epa,

ene izena aipatua ikusita letra batzuk eransteko gogoari ezin eutsi...

Hari honetan, lehenago ere, parte hartu dut ekarpenak egiteko baino, jendea animatzeko... Mega gaia boladan dagoela aprobetxatuz ea baten batek dibulgazioa egiteko aprobetxatzen duen.

Hemen agertu diren iritzi batzuk oso interesgarri iruditzen zaizkit eta jende askok partekatuko lituzke, ziur aski, iritzien azpian dauden ezagutzak partekatuko balitu.

Txopik nire izena eta Wikispaces elkartu ditu. Memoria ona gero!

Zerrenda honetan hasieran begi-luze hasi nintzen, eta gero, Wikispaces euskaratzen animatu nintzenean, laguntza behar eta hona (lotsabako) sartu nintzen.

Kontu horietan hasi nintzenean software libre/pribatibo eta antzeko kontuen berri banuen ere, oso lanbrotsua egiten zitzaidan dena. Hezkuntzan, garai hartan, boladan zegoen wikispaces; Wikispacesek zerbitzu ona, dohainekoa, publizitaterik gabekoa, eta euskaratzeko erraztasunarekin eskaintzen zuen... Tira, aurrera egin nuen.

Zuek, Ibon, Julen-eta, nabigatzailea euskaraz jarri eta gero, wikispaces ere euskaraz agertzeko aukera aprobetxatu genuen, nabigatzailearen hizkuntzari lotzen baitzaio. Egunen batean dirua eskatzen, publizitatea txertatzen edo antzekoekin hasiko zirela... Beno. Horrelakoa da bizitza. [1]

MediaWiki hobe. Bai, jakina. Urte batzuk geroago gauzak argiago ikusten ditut. Dena den Wikispaces euskaraz egotea ez dio, nik uste MediaWiki proiektuari ez munduan ez gure herrian beste munduko kalterik egingo.

Nago P2Pren onurak-eta predikatu beharko direla. Doaneko zerbitzu zentralizatuek ez dute bultzadarik behar. Megaren kontu honetan, berriro ere, ikus den legez.

Kontu hauen jendarteratzea ez da talde honen zeregin nagusia izango, baina gorago aipaturiko irratsaioan Gorka Juliok, Maite Goņik eta Mikel Iturrik egin zituzten bezalako saioak oso beharrezkoak dira.

Mega, Twitter, Android eta enparauak euskaratu dituztenei hitz onak eta animoak besterik ez genizkieke hemendik bidali beharko. (Nirekin bere garaian egin zenuten legez ;-)

Nonbait entrenatu behar, gero, ikasitakoa, Librezale taldean aplikatzeko ;__)

[1] http://grooveshark.com/s/Radio+Rahim/2oS1HD?src=5

P.S. Nola partekatu abesti baten esteka zerbitzu zentralizatuei boikota eginezzzzzzzzz? Lotara noa.