[Librezale] Mega-ren euskaraketa

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Urt 23, 19:35:48, CET 2013


On 23.01.2013 17:02, Asier Sarasua Garmendia wrote:
> az., 2013.eko urtren 23a 12:51(e)an, Mikel Iturbe Urretxa(e)k idatzi 
> zuen:
[...]
> Baina, nik bi arazo ikusten dizkiot Mega Librezalen hartzeari, bat 
> txikia:
> - Nor da Megaren euskaratzearen arduraduna? Eta arduradun horiek
> eskatu al dute Mega Librezalen sartzea?

Ez, inork ez du Mega-ren euskaraketa Librezaleko kideon artean 
euskaratzea edo euskaraketa mantentzea proposatu.
Argi utzi nahi dut Twitter, Android eta Mega proiektuen euskaraketak 
nik aipatu nituela atzo gure irizpideak argitzen laguntzeko 
helburuarekin. Nik dakidala inork ez du inoiz eskatu proiektu horiek 
Librezaleko kideok gure gain hartzea eskatu (gutako batzuk saltsan egon 
arren).

Eztabaida ez da Megari buruz (hori ez zen nire nahia bahintzat), egungo 
software euskaraketen "mapa" ikusita (portzierto, EuskalGNU bizirik 
dago?), Librezale non dagoen ikustea baizik eta gure lan eremua zehaztu, 
zabaldu edo/eta mugitu beharrik sentitzen dugun aztertzea.

Sentipen hori nik bakarrik badut, hari hau bukatutzat eman dezakegu eta 
kitto. Ez nuke nahi inork nigatik denbora galtzen dagoenik pentsatzea.

> PS:
> Ez litzateke ideia txarra euskarazko edukien .torrent estekak
> partekatuko lituzkeen webgune bat...

Ekimen bikaina litzateke. Norbaitek proposamen hori egin zuelakoan nago 
(Azpitituluaketik atera zen agian?). Baina euskarazko eduki gehienek 
copyright lizentzia izango dutenez, Librezalen ez dugu horrelako 
ekimenik babestuko ezta?

[1] http://azpitituluak.com/

Ondo segi,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago