[Librezale] Mega-ren euskaraketa

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
Ost, Urt 23, 17:02:18, CET 2013


az., 2013.eko urtren 23a 12:51(e)an, Mikel Iturbe Urretxa(e)k idatzi zuen:
> Kaixo Txopi,
>
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 23 10:27):
>> Baina
>> hortik ateratzen den guztia Librezaletik at uzten jarraitu nahi dugu? Bai,
>> ez, zein punturarte? Hori da talde bezala hausnartzea gustatuko
>> litzaidakena.

Aupa,

Eztabaida hau aldian-aldian izaten da zerrenda honetan eta azkenean ez 
dugu ondoriorik ateratzen, ez delako posible honelako talde batean. Ez 
dut berriro lehenago ere eman ditudan argudioak emango, baina 
laburbiltzeko nik LIbrezalez aritzean software librea+euskara 
binomioaren ikuspegi hertsiagoa daukat Txopik edo beste batzuk eduki 
dezaketenarekin alderatuta. Hala ere, lehenago ere inoiz esan dudan 
bezala, inork Mega, Windows edo horrelakoen ardura hartu nahi badu 
Librezaleren izenean nik behintzat ez dut trabarik jarriko noski.

Bestalde, edukiak partekatzeko ereduaren inguruan eredu zentralizatua ez 
zait batere gustatzen eta ez erabiltzen saiatzen naiz. Hala ere, onartu 
behar dut euskarazko edukiak orain arte gehienak eredu zentralizatu 
horietan aurkitu ditudala... desagertu diren arte. Badirudi ez dagoela 
masa kritiko nahikorik euskarazko edukiak eredu deszentralizatu batean 
partekatzeko.

Baina, nik bi arazo ikusten dizkiot Mega Librezalen hartzeari, bat txikia:
- Nor da Megaren euskaratzearen arduraduna? Eta arduradun horiek eskatu 
al dute Mega Librezalen sartzea?

Eta bestea handia:
- Megak dio bertara sartzeko Chrome erabiltzea hobesten duela, edo 
derrigorrezkoa dela, edo dena delakoa. Baina Chrome ez dago euskaraz. 
Beraz, Megak diosku ezin dugula erabili euskaraz dauden nabigatzaileak 
Megara sartzeko: ez Firefox, ez Epiphany... Nire ustez, ez da onargarria 
Librezalen Mega bezalako proiektu bat hartzea, Megak euskaraz ez dagoen 
nabigatzaile bat erabiltzera behartzen badu.

Gauza bat da software edo zerbitzu itxia izatea, baina garrantzitsua 
denez euskaraz eduki nahi izatea; eta beste gauza bat da zuzenean 
euskaraz existitzen diren alternatiben aurka joatea, Megak egiten duen 
bezala (nahiz eta Mega bera euskaraz egon).

PS:
Ez litzateke ideia txarra euskarazko edukien .torrent estekak 
partekatuko lituzkeen webgune bat...



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago