[Librezale] Mega-ren euskaraketa

Mikel Iturbe Urretxa mikel a bildua hamahiru.org
Ost, Urt 23, 12:51:38, CET 2013


Kaixo Txopi,

Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 23 10:27):
>
>
> Ni guztiz ados nago planteamentu horrekin. P2P sare bat eta deskarga gune
> bat ez dira inolaz ere gauza bera. Ez dut uste inork bigarrena lehenengoa
> baino hobeagoa denik defendatuko duenik.
>
> Software askeko bezeroekin protokolo ireki bateko sare deszentralizatu
> batera era seguruan konektatzea ikusten dut nik aukerarik honena. Baina
> hortik ateratzen den guztia Librezaletik at uzten jarraitu nahi dugu? Bai,
> ez, zein punturarte? Hori da talde bezala hausnartzea gustatuko
> litzaidakena.

Saiatuko naiz orduan, nire iritzia ematen ;P

>
> StatusNet euskaratu genuen, Twitter albo batera nahita utziz. Orain
> StatusNet-en garapena amaitu da. Hemen gaudenetatik Twitter erabiltzen
> dutenak StatusNet erabiltzen dutenak baino dexente gehiago dira. Baina aldi
> berean, talde bezala, StatusNet defendatzen dugu librea delako eta abar, eta
> Twitter euskaratzen ez dugu lagundu nahi librea ez delako eta abar.
>
> Irizpide berdinak jarraituz, Android-en euskaraketa Librezaleko proiektu bat
> izatea ukatu behar genukela otutzen zait. Eta FDroid euskaratzea ere bertan
> behera uzteak ere logika izango luke:
> http://librezale.org/wiki/F-Droid
>
> Ez naiz ari hori egin behar genukenik proposatzen, pertsona bezala eta talde
> bezala ditugun (edo nik behintzat ditudan) inkongruentzia batzuk argitara
> ematen saiatzen ari naiz, besterik ez. Denborak aurrera egin ala, gure
> irizpideak gero eta lausoagoak iruditzen zaizkit eta gure lehentasunen
> berrikuspen bat gero eta beharrezkoagoa iruditzen zait.
>
> Android bai eta Twitter ez? Kodearen lizentziagatik? Probatutasunagatik?
> Zentralizazioagatik? Zergatik?
>

Lizentzia abiapuntu egokia iruditzen zait. Zergatirako arrazoi
praktiko bat bota behar banu, esango nuke besteak baino askoz
errazagoa dela muga bat jartzea. Twitter eta abarrekoei arriskua
ikusten diet, eginiko lana komunitatearentzat ez dela (itzulpenak
Twitterrenak izatera pasatzen dira eta ezin ditugu berrerabili) eta
gainera, posible da irizpide arbitrarioak erabilita, itzulpen horiek
argia inoiz ez ikustea; zerrendako askok gogoan izango duzue zer
gertatu zen komunitateak eginiko garai bateko Gmaileko itzulpenarekin.

Androiden kasuan, Julenek jada adierazi zuen arriskua zegoela
komunitateak eginiko Androideko itzulpenak inoiz erabilgarri ez
egoteko, Eusko Jaurlaritzak adierazi baitzuen lokalizatzeko aukera
[0]. Androiden kasuan beraz, arrazoi praktikoak ikusten ditut, bere
garapen-ereduaren egokitasunean sartu behar gabe.

Baina filosofatzen hasita, beharrezkoa da esatea zer kontsideratzen
dugun "librea". Lizentzia librea duen edukia? FSFk libre modura
definitzen duena? Bada, nire ustez, kasuan-kasukoa. Zaila da muga bat
jartzea eta adibide batekin osatu gura nuke hau: Cryptocat-ek [1],
adibidez, hasieran CC lizentzia ez-libre bat zuen (BY-NC, uste dut)
eta hala ere, itzuli egin nuen. Ez nuen gehitu Librezalera, lizentzia
librea ez zuelako, baina hala ere, iruditzen zait gehitzeko modukoa
izan zitekeelako (kode-irekia, pribatutasuna era erraz batean
babesteko txat sistema...) Ondoren, proiektua garatzen joan da eta
egun lizentzia librea du eta Librezaleko proiektua da, baina nire
ustez, nahiz eta FSFren arabera "librea" ez izan, nik proiektuak
zituen helburuak ikusita, "libre" antzera kontsideratzen nuen, lau
klausulatako BSD lizentzia [2] "libre" kontsideratzen dudan modura.

Beraz, laburtuz, kasuan-kasukoa, muga jakin bat jartzea arriskutsua
geratzen zait, ez zaidalako batere erraza egiten erabakitzea.
Lizentzia muga orientagarri egokia dela deritzot.

Librezalek izan ditzakeen lehentasunak, kideok ditugun lehentasunen
batura da, eta Androiden euskaraketan nik sartzeko asmorik ez dudan
bezala, onartzen dut beste batzuk euskaratu nahi izatea, eta
Librezaleko kideak diren heinean (irekia izanik edonor izan
daitekeelako) euren proiektua Librezaleko modura zerrendatzea. Antzeko
hari batean, orain dela urte batzuk komentatu zenuen zerrendan [3],
posible zela Wikispaces Librezaleko proiektu modura izendatzea,
malgutasuna beharrezkoa zela esanez.

Bada, malguago jokatzen dut nik ere, eta horregatik nago Android
Librezaleko proiektua izatearen alde, lehen esandako muga erraz horren
(lizentzia librea) barruan ikusten dudalako nik. Dena den, Androiden
kasuan ez badago adostasunik (ea herriak zer dioen), onena Librezaleko
proiektu modura kentzea litzateke.

F-Droid-en kasuan, aplikazio libreetara sarbidea ematen duen
aplikazioa den aldetik, bikaina iruditzen zait jendeak aplikazio
libreak erabiltzeko Android mugikorrean. Windowserako ere badaude
hainbat aplikazio libre instalatzen dituzten tresna libre lokalizatuak
[4]. Horrelako tresna bat izatea, software librera sarrera ematen
duena, ez litzateke zilegi, Windowspean bakarrik dabilelako?

Beraz, laburbilduz, norbaitek zerbait librea dela uste badu, argudio
batzuk emanda (lizentzia da argigarriena nire ustez), nik ez dut
oztoporik jarriko proiektu hori Librezalekoa izateko.


>
> Megaren aurkako argudio gehiago:
> http://ttiki.com/46610 (irratian entzun zenuen antzeko argudio bat)
> http://ttiki.com/46588 (segurtasuna)
>

Ez naiz ni Mega moduko zerbitzuen alde egingo duena, baina egiari zor,
segurtasunari buruz Megak atzo artikulua idatzi zuen [4], argudio
(faltsu) batzuei aurre eginez eta etorkizun hurbilean gauza batzuk
aldatuko dituztela adieraziz (beste gauza bat da hitza beteko duten
ala ez).

ondo segi,

--
mikel

[0] http://librezale.org/pipermail/librezale/2012-September/004564.html
[1] https://crypto.cat/
[2] https://eu.wikipedia.org/wiki/BSD_lizentziak#4_klausulatako_bertsioa_.28Jatorrizko_BSD_lizentzia.29
[3] http://librezale.org/pipermail/librezale/2009-June/002382.html
[4] http://www.softcatala.org/wiki/Projectes/Catalanitzador_per_al_Windows
[5] https://mega.co.nz/#blog_3



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago