[Librezale] Mega-ren euskaraketa
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Urt 23, 10:27:52, CET 2013
On 23.01.2013 08:31, Gorka Azkarate Zubiaur wrote:
> Kaixo,
>
> hariari lotuta, ikusita izango duzue honako berria, ezta?
>
> http://zuzeu.com/2013/01/21/nork-euskaratu-du-kim-dotcomen-mega-com/
Esteka hau mezu hauen pizgarri bezala erabili nuen hain zuzen :-)
>
> Aurreko igande euritsuko goizean, atzeratutako lisaketa lanak
> eguneratzen saiatzen nintzen bitartean, Euskadi Irratian,
> kazetariekin
> batera, Maite Goņi, Mikel Iturri eta Gorka Julioren solasa entzun
> nuen.
>
> Hirurek, Mega enpresak jasotzen ari zen doaneko publizitate kanpaina
> aipatzerakoan, sistema zentralizatu eta ez zentralizatuen arteko
> aldea
> azaltzeko aprobetxatu zuten. Uste dut Gorka izan zela sistema
> deszentralizatuaren alde argudio gehien ekarri zituena. Bit Torrent,
> aMule-eta, gero eta errazago erabil daitezkeela eta gero eta hobeto
> dabiltzala esan zuen. Gainera, zenbat eta jende gehiakok erabili,
> orduan eta hobeto ibiliko...
Ni guztiz ados nago planteamentu horrekin. P2P sare bat eta deskarga
gune bat ez dira inolaz ere gauza bera. Ez dut uste inork bigarrena
lehenengoa baino hobeagoa denik defendatuko duenik.
Software askeko bezeroekin protokolo ireki bateko sare deszentralizatu
batera era seguruan konektatzea ikusten dut nik aukerarik honena. Baina
hortik ateratzen den guztia Librezaletik at uzten jarraitu nahi dugu?
Bai, ez, zein punturarte? Hori da talde bezala hausnartzea gustatuko
litzaidakena.
StatusNet euskaratu genuen, Twitter albo batera nahita utziz. Orain
StatusNet-en garapena amaitu da. Hemen gaudenetatik Twitter erabiltzen
dutenak StatusNet erabiltzen dutenak baino dexente gehiago dira. Baina
aldi berean, talde bezala, StatusNet defendatzen dugu librea delako eta
abar, eta Twitter euskaratzen ez dugu lagundu nahi librea ez delako eta
abar.
Irizpide berdinak jarraituz, Android-en euskaraketa Librezaleko
proiektu bat izatea ukatu behar genukela otutzen zait. Eta FDroid
euskaratzea ere bertan behera uzteak ere logika izango luke:
http://librezale.org/wiki/F-Droid
Ez naiz ari hori egin behar genukenik proposatzen, pertsona bezala eta
talde bezala ditugun (edo nik behintzat ditudan) inkongruentzia batzuk
argitara ematen saiatzen ari naiz, besterik ez. Denborak aurrera egin
ala, gure irizpideak gero eta lausoagoak iruditzen zaizkit eta gure
lehentasunen berrikuspen bat gero eta beharrezkoagoa iruditzen zait.
Android bai eta Twitter ez? Kodearen lizentziagatik?
Probatutasunagatik? Zentralizazioagatik? Zergatik?
>
> Posta zerrendako hari honetan lotu diren hainbat konturekin; ea nor
> animatzen den iritzi artikulu, eta bide batez jendarteratzeko
> artikulua idazten.
>
> Nire burua horretarko gai ikusiko banu, eta batez ere denbora libre
> gehiago izango banu, agian ni neu saiatuko nintzateke.
>
> Baina badira zerrenda honetan horretarako gaitasun handiagoa daukaten
> asko.
>
> Eskatzea libre izaten da ;-)
>
> Animo!
Megaren aurkako argudio gehiago:
http://ttiki.com/46610 (irratian entzun zenuen antzeko argudio bat)
http://ttiki.com/46588 (segurtasuna)
Nik Librezale lantalde bat bezala ikusten dut iritzi sortzaile bat
baino gehiago, eta ez daukat artikulu hori idazteko interesik. Sentitzen
dut.
Mega vs. Torrent+Tor edo antzeko artikulu bat idatziko bagenu,
StatusNet vs. Twitter eta Android vs. FirefoxOS motako artikuluak
idaztea ere ondo legoke. Ariketa horrek talde bezala gure burua hobeto
zehazten lagunduko gaituela uste dut.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago