[Librezale] Mega-ren euskaraketa

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Urt 21, 13:25:08, CET 2013


Aupa Txopi,

al., 2013.eko urtren 21a 12:22(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Aupa zuek:
>
> Atzo egunkarian irakurri nuen Kim Dotcom-ek Mega euskarara itzultzeko
> eskaria egin zuela eta gaur euskaraketa dagoeneko egina dagoela:
> http://zuzeu.com/2013/01/21/nork-euskaratu-du-kim-dotcomen-mega-com/

Twitter bidez luzatu zuen eskaria urtarrilaren 8an[1].

> Librezalen baditugu software zehatz batetik haratago doazen euskaraketa
> batzuk. Hauk datozkit burura: GPL lizentzien euskaraketa, Creative
> Commons lizentzien euskaraketa lortzen partaide batzuk burutu zuten
> laguntza, Mozilla Europe webgunea, Tatoeba webgunea eta abar.
>
> Egileak/ek nahi izanez gero, Mega zerbitzuaren euskaraketa Librezaleko
> proiektutzat har genezake? Niretzat ez da berdina Google, Facebook edo
> Twitter webguneak euskaratzea edo Mega euskaratzea. Gutako bakoitzak
> Librezaleren "libre" kontzeptua leku desberdinetan jarriko du. Eta
> horregatik egiten dut galdera.
>
> Laneko konexiotik ezin ditut esteka asko ikusi eta ezin izan dut
> euskaraketa honen daturik bilatu. Ez dakit euskaraketaren egiak/ek
> Librezaleko kideak diren, ez diren edo zer. Baina hala ere, zuen iritzia
> jakin nahiko nuke.
>

Barkatu eztabaida zuk planteatutako haritik pixka bat aldentzen badut, 
baina niri amorru galanta eman didana hau izan da (Firefox Aurora 
darabilkit):
http://i.imgur.com/GIku5tS.png

Blogean ematen duten azalpenak[1] HTML5en FileSystem APIa aipatzen du, 
baina kurioski:
- Aipatu APIa ez da HTML5 estandarrekoa[2].
- Fitxategi lokalekin lan egiteko Device Storage APIa da HTML5 
estandarrean garatzen ari direna[3].
- Megaren HTML iturburua begiratuz gero XHTML 1.0 Transitional DTDa 
darabilela ikus daiteke. Hau paradoxa.

Alegia, Chromek soilik onartzen duen API ez-estandar bat erabiltzen du 
eta erabiltzaileak nabigatzaile hori erabiltzera bultzatzen ditu, 
horretarako gezurrak eta erabiltzaileen ezjakintasuna erabiliz.

Inori ez zaio ezaguna egiten kontua? Hamarkada bat atzera egin eta IEren 
tiranian egiten ziren aldrebeskeriak datozkit gogora.

Weba ireki mantenduko bada, halako barrabaskerietatik urruti izango da.

Julen.

[1] https://twitter.com/KimDotcom/statuses/288535521855164417
[2] https://mega.co.nz/#blog_1
[3] https://twitter.com/BrendanEich/status/292737380954275840
[4] http://lists.w3.org/Archives/Public/public-webapps/2012JulSep/0823.html



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago