[Librezale] Mega-ren euskaraketa
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
As, Urt 22, 02:33:30, CET 2013
Librezale orain askoz politagoa, profesionalagoa, eta eraginkorragoa da,
baina orain 10 urte idatzitako manifestu hura ez da asko aldatu:
http://librezale.org/wiki/Zer_da_Librezale
Hizkuntza helburu gisa eta software librea helburu hori lortzeko medio
nagusi gisa erretratatu genituen, baina plataforma aniztasunari ere aipua
egin nahi izan genion esplizituki, jakinda Windows eta Mac ez zirela
libreak, gizartearen gehiengora heltzeko asmoak bultzatuta.
Garai horretan web bidezko zerbitzu pribatuak ez zuten orain duten
garrantzi bera, hauek itzultzeko aukera ere ez zegoen normalean, eta ez
genien askorik erreparatu [1]. Gaur egun, ordea, web zerbitzu pribatu
hauek, onerako ala txarrerako garrantzi ikaragarria hartu dute gure
bizitzetan, eta batzuk Euskarari atea ireki diote. Esan nahi du horrek
Librezalek atea ireki behar diela?
Zerbitzu pribatuak itzultzeari software itxia itzultzeak dituen arrisku
berberak ikusten badizkiot ere, plataforma anitzetan dabiltzan programa
baten unibertsaltasuna ikusten dizkiet baita. Zerbitzu pribatu hauekiko
mesfidantza badut ere, egia da ere diglosia apur bat gutxiago pairatzen
dudala Twitter Euskaraz dagoenetik.
Txopiren proposamenaren atzean dagoen galdera ez da nolanahikoa. Estrategia
zaharrean tinko eutsi ala estrategia berritu?
"Informatika inoiz euskalduna izango bada software libreari esker izango
da" esaten zuen Librezaleren webgune zahar batek, baina aldaketaren batean
bidean erori egin zitzaigun, ez dakit desastre hutsa ginelako ala debate
hau inoiz etorri behar zuelako.
Eta txapa botata, argi posizionatu gabe, buelta kobazulora.
Osoitz
[1] Egi osoa esateko, garai horretan oso aktibo zebilen Joxe Rojasek web
posta zerbitzu txiki bat itzuli zuen, baita Mac OS X itzultzen saiatu ere,
baina proiektu hauek Librezale foroan iragartzen bazituen ere, ez dakit
Librezaleren proiektuak zirela esaterik dagoen, Joxerenak zirela esango
nuke. Ibon eta biok ere Go webgune batzuk itzuli genituen, baina Gozororen
proiektuak ziren, ez Librezalerenak.
2013/1/21 Ander Elortondo <ander a bildua debagoiena.net>
> Aupa txopi!
>
> ez dut gaia sakonean aztertu baina tipo hau informazioaren elkar truke
> askeaz bere poltsikorako lanean ari denaren itxura hartzen diot. Ez naiz ni
> zine eta musika industria defendatuko dituena, ezta tipo honen negozioen
> aurkako ezer duena ere, baina hortik "librezaletasunera" tarte handia dago.
>
> honi gehitzen badiogu julenek esanak ba......
>
>
> google, twitter, facebook eta hotmail [ satanas ez aipatzearren ;) ]
> bezalako beste enpresa bat da niretzat.
>
> hauen euskaratzeak non?
>
>
>
> --
>
>
> ______________________________**_________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130122/9e421e4b/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago