[Librezale] Mega-ren euskaraketa
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
As, Urt 22, 11:06:23, CET 2013
On 21.01.2013 15:08, Ander Elortondo wrote:
> Aupa txopi!
>
> ez dut gaia sakonean aztertu baina tipo hau informazioaren elkar
> truke askeaz bere poltsikorako lanean ari denaren itxura hartzen
> diot.
> Ez naiz ni zine eta musika industria defendatuko dituena, ezta tipo
> honen negozioen aurkako ezer duena ere, baina hortik
> "librezaletasunera" tarte handia dago.
Facebook bere erabiltzaileez profitatzen da.
Megaupload-ek industria kulturaleko korporazioez profitatzen zen.
Webgune hau ere: http://marrazkiak.eu5.org/
>
> honi gehitzen badiogu julenek esanak ba......
>
>
> google, twitter, facebook eta hotmail [ satanas ez aipatzearren ;) ]
> bezalako beste enpresa bat da niretzat.
Dena saku berdinean sartzea ez zait bidezkoena iruditzen.
Twitter eta Facebook-ek egiten dutena oso desberdina iruditzen zaizkit.
Google, Hotmail, Microsoft... denek dituzte beraien ñabardurak
jarraitzen dituzten politiketan.
Librezalek zuria eta beltza bakarrik ezberdintzea aukera bat da (hori
nik ere egin dezaket!), baina "informatikan libre eta euskaraz
aritzea"[1] lortzeko modurik onena izango ote den zalantzak ditut.
Nire ustez, Librezale talde politikoa da (oso gustoko dudan zerbait
portzierto), baina horrek ez du zergatik esan behar pragmatikotasunari
uko egiten diogunik.
>
> hauen euskaratzeak non?
Galdera ona.
[1] http://librezale.org/wiki/Zer_da_Librezale
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago