[Librezale] Mega-ren euskaraketa
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Urt 21, 12:22:15, CET 2013
Aupa zuek:
Atzo egunkarian irakurri nuen Kim Dotcom-ek Mega euskarara itzultzeko
eskaria egin zuela eta gaur euskaraketa dagoeneko egina dagoela:
http://zuzeu.com/2013/01/21/nork-euskaratu-du-kim-dotcomen-mega-com/
Librezalen baditugu software zehatz batetik haratago doazen euskaraketa
batzuk. Hauk datozkit burura: GPL lizentzien euskaraketa, Creative
Commons lizentzien euskaraketa lortzen partaide batzuk burutu zuten
laguntza, Mozilla Europe webgunea, Tatoeba webgunea eta abar.
Egileak/ek nahi izanez gero, Mega zerbitzuaren euskaraketa Librezaleko
proiektutzat har genezake? Niretzat ez da berdina Google, Facebook edo
Twitter webguneak euskaratzea edo Mega euskaratzea. Gutako bakoitzak
Librezaleren "libre" kontzeptua leku desberdinetan jarriko du. Eta
horregatik egiten dut galdera.
Laneko konexiotik ezin ditut esteka asko ikusi eta ezin izan dut
euskaraketa honen daturik bilatu. Ez dakit euskaraketaren egiak/ek
Librezaleko kideak diren, ez diren edo zer. Baina hala ere, zuen iritzia
jakin nahiko nuke.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago