[Librezale] Wordpressen itzulpena

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
Or, Urt 11, 14:59:24, CET 2013


Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 11
14:54):

> On 11.01.2013 12:28, Mikel Larreategi wrote:
>
>> Ibon Igartua<ibon.igartua a bildua gmail.com**> igorleak hau idatzi zuen (2013
>> urtarrila 11 12:05):
>>
>>   iepa!
>>>
>>>  Fitxategi nagusia dagoeneko %100ean itzulita dago. Admin fitxategian
>>> hainbat hitz geratzen dira itzultzeke baina daukaguna argitaratzeko moduan
>>> dagoela uste dut. Posiblea baduzu, GotPress eta baita SVNan sartu ere.
>>>
>>>  GotPressen prest dagoen momentutik, erabaki beharko genuke ia pootle-en
>>> dauden po-ekin zer egin ... pootle-en ohartxo bat jartzeko aukera legoke?
>>>
>>
>> Ondo.
>>
>> Agian erdibideko soluzio gisa, Wikian kontu hau dokumentatu (hau da,
>> "itzulpenetarako erabili GlotPress, laguntza behar badauzu eskatu
>> foroan/posta-zerrendan") eta pootle-a "blokeatu" daiteke, horrela
>> gutxienez historiko gisa mantendu daitezke bertan dauden bertsio
>> zaharren itzulpenak.
>>
>
> Wikiko orrialdea eguneratzea bikaina litzateke. Mikel, ez ahaztu zu
> arduradun bezala jartzea eta semaforoaren kolorea aldatzea :-)
>
>
Bai. Bertan itzulpen eta "deploy" prozedura idatzi nahi nuke... Ea
aklaratzen naizen, nahikoa "iluna" da kontua-eta.


> Pootle-eko proiektuek Berriak atala daukate:
> http://pootle.librezale.org/**eu/wordpress/notices<http://pootle.librezale.org/eu/wordpress/notices>
>
> Ohar bat gehitu dezakezu bertako edukiak eguneratuko ez direla ohartaraziz.
>
> BESTE GAI BAT:
>
> WordPress 3.5 bera euskaraturik instalatzeko modura hemen argitaratu
> daiteke:
> http://eu.wordpress.org/
>
> Horretarako, SVNan prestaketa bat egin behar da. PO fitxategiak eta ahal
> bada, euskaratutako beste fitxategi batzuk. 3.0.4 bertsiorako adibidez,
> wp-config fitxategia euskaratu genuen [1].
>
> SVNa prestatutakoan, eu.wordpress.org blogean saioa hasi eta hurrats pare
> bat eman behar da. Mikel, wordpress.org foroko[2] zure erabiltzailea
> "erralin" da?
>


Bai, erabiltzailea erralin da. Kargatu ditu 3.5 branch berri bat SVNan eta
baita tag bat sortu ere, baina eu.wordpress.org barruan guztiz galduta nago.

Pila bat deploy eskaera daude baina "zain" daude guztiak eta ezin dira
atzera bota... deploy-ak egiteko aukera ere ez dabil (edo ez dut asmatzen).

Gainera, deploy-a GlotPressetik zuzenean egin daitekeela jartzen du
(horrela SVNko pausoa aurrezten da, eta askoz errazagoa da dena), baina ez
dabil (edo ez dut asmatzen).


Edozein laguntza edo gidalerro eskertuko nuke :)


Mikel

-- 
Mikel Larreategi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130111/297be45d/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago