[Librezale] Wordpressen itzulpena
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Urt 11, 14:54:29, CET 2013
On 11.01.2013 12:28, Mikel Larreategi wrote:
> Ibon Igartua<ibon.igartua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
> urtarrila 11 12:05):
>
>> iepa!
>>
>> Fitxategi nagusia dagoeneko %100ean itzulita dago. Admin
>> fitxategian hainbat hitz geratzen dira itzultzeke baina daukaguna
>> argitaratzeko moduan dagoela uste dut. Posiblea baduzu, GotPress eta
>> baita SVNan sartu ere.
>>
>> GotPressen prest dagoen momentutik, erabaki beharko genuke ia
>> pootle-en dauden po-ekin zer egin ... pootle-en ohartxo bat jartzeko
>> aukera legoke?
>
> Ondo.
>
> Agian erdibideko soluzio gisa, Wikian kontu hau dokumentatu (hau da,
> "itzulpenetarako erabili GlotPress, laguntza behar badauzu eskatu
> foroan/posta-zerrendan") eta pootle-a "blokeatu" daiteke, horrela
> gutxienez historiko gisa mantendu daitezke bertan dauden bertsio
> zaharren itzulpenak.
Wikiko orrialdea eguneratzea bikaina litzateke. Mikel, ez ahaztu zu
arduradun bezala jartzea eta semaforoaren kolorea aldatzea :-)
Pootle-eko proiektuek Berriak atala daukate:
http://pootle.librezale.org/eu/wordpress/notices
Ohar bat gehitu dezakezu bertako edukiak eguneratuko ez direla
ohartaraziz.
BESTE GAI BAT:
WordPress 3.5 bera euskaraturik instalatzeko modura hemen argitaratu
daiteke:
http://eu.wordpress.org/
Horretarako, SVNan prestaketa bat egin behar da. PO fitxategiak eta
ahal bada, euskaratutako beste fitxategi batzuk. 3.0.4 bertsiorako
adibidez, wp-config fitxategia euskaratu genuen [1].
SVNa prestatutakoan, eu.wordpress.org blogean saioa hasi eta hurrats
pare bat eman behar da. Mikel, wordpress.org foroko[2] zure
erabiltzailea "erralin" da?
[1] http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/tags/3.0.4/dist/
[2] http://wordpress.org/support/
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago