[Librezale] Wordpressen itzulpena

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Urt 8, 18:45:32, CET 2013


On 08.01.2013 18:23, Ibon Igartua wrote:
>  aupa !

Aupa Ibon:

>
>  Aspaldi zerrendan idatzi barik ... ba al dakizue zelan dagoen
> WordPress itzulpenaren egoera? martxan daukadan instalazio bat 3.5
> bertsiora eguneratuko dut eta gustatuko litzaidake aste honetan
> euskaratzea ... denbora aldetik ongi nabil (dagoeneko hainbat kate
> euskaratu ditut aurreko po-an oinarrituta)

WordPress euskaraketa arduradunik gabe dago:
http://librezale.org/wiki/WordPress

3.5 bertsioa euskaratzera animatzen bazara, nigatik primeran. 
Zertxobait lagundu ahal izatea espero dut, baina oraintxe bertan momentu 
ioso txarrean harrapatu nauzu. Edozein kasutan, aurrera!

Esaidazu Pootle-eko zure erabiltzaile izena eta POa igotzeko eta nahi 
duzun guztia egiteko baimenak emango dizkizut.

Portzierto, Teketenek WordPress euskaratzeko prest zegoen jendea 
ezagutzen zuela esan zidan orain dela ez asko. Teketen, esango diezu 
pertsona horiei 3.5 bertsio honen euskaraketarekin laguntzeko?

>
>  Bide batez, gogoratzen dut baten batek zerrendara mezu bat bidali
> zuela esanez twentytwelve itxura ere euskaratuta bazutela, baina 
> inork
> ez zion erantzun.

Nik dakidala ez zen gai honen inguruan mezurik erantzuteke geratu. Gure 
Pootlen sartu genuen lan hori eta zertxobait txukundu genuen:
http://librezale.org/wiki/WordPress (ikus twentyeleven.po eta 
twentytwelve.po)

Zerbait erantzuteke geratu bazen, norbaitek gogorarazi dezala, ekin 
diezaiogun.

>
>  http://pootle.librezale.org/ [1] helbidera konektatzean web orriaren
> atarira eramaten nau :(

Ba nik esteka hori sakatu eta behar den lekura heldu naiz :?

WordPress!
WordPress!
WordPress!
:-D

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago