[Librezale] Wordpressen itzulpena

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
As, Urt 8, 22:56:28, CET 2013


Kaixo:

WordPressen euskarazko itzulpenean ni ere interesatuta nago. Orain dela
urtebete inguru 3.4a atera zenean ere ibili nintzen eta lehengoan 3.5a
ikusi nuenean ere zerbait egin nahian hasi nintzen, baina denborarik ez...
kate gehiegi dira...

Edonola ere, WordPressen itzulpenari buruz gogoeta bat abiatu nahi nuke:

Uste dut WordPressen itzulpena egiteko modua aldatu egin behar dela. Eta
hau uste dut, bestela beti oso oso atzerapen handiarekin ibiltzen gara-eta.

WordPressen itzulpen guztiak toki bakarrean kudeatzen dira euskarazkoa ezik:

https://translate.wordpress.org/projects

Gainera berrerabili daitezkeen kateak eurek mantentzen dituzte, eta leku
berean egiten da dena, ez aipatzearren "toki ofiziala" hori dela...

Gainera, badaude pluginak (qTranslate esaterako), itzulpenak WordPressen
errepositorioan bilatzen dituztenak eta automatikoki jeitsi.

Ondo egon da Librezalek orain arte Pootle horretan itzulpenak kudeatzea,
baina proiektuaren "bide ofizialera" joan behar dugu, bestela arriskua dugu
orain arte egindako lana ez aprobetxatzeko eta euskarazko WordPress 3.5,
3.6 bertsioa irteten denean argitaratzeko.

Guk lanean horrela jokatzen dugu, eta euskarazko itzulpenak kateak
jatorrizko itzulpenak egiten diren lekuan egiten ditugu esaterako Plone
tresnan.

Nahi baduzue, nik hartu dezaket orain arte dauden itzulpenak GlotPress
horretara kargatzeko ardura, eta oraingo bertsioen itzulpenaren
koordinazioa eramatea. Baina orain arte egin den lanaren ostean, horrelako
erabaki bat (GlotPressera joatea), uste dut kontsentsuz hartu beharreko
erabaki bat dela.


Iritzirik? Kritikarik?


Mikel

-- 
Mikel Larreategi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130108/497985e4/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago