[Librezale] EUSKARAREN GINKANA

Euskararen Ginkana komunikazioa a bildua euskararenginkana.net
Or, Urt 18, 12:54:36, CET 2013


Abian da Euskararen Ginkana 

Kutxa Ekogunearen eskutik, abian da Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa. Hizkuntza eta ekologian oinarritutako probekin osatutako lehiaketa hau irekia da eta www.euskararenginkana.net webgunearen bidez hartu daiteke parte bertan. 

Bi fase ezberdin ditu. Hala, lehen fasean webgunean astero argitaratuko diren probak eta galderak erantzun beharko dituzte parte hartzaileek, eta bigarren fasea edo finala otsailaren 9an ospatuko da Donostiako San Telmo Museoan. 

Lehen faseko azken probak urtarrilaren 21ean argitaratuko dira eta urtarrilaren 28an eguerdiko 12.00etan amaituko da proba guztiak erantzuteko epea. Lehenengo fasearen amaieran puntu gehien dituzten 10 lehiakideak otsailaren 9an Donostiako San Telmo Museoan ospatuko den finalerako sailkatuko dira. 

Irabazleak bizikleta elektriko bat eskuratuko du. Bigarren sailkatuak asteburu bat irabaziko du landetxe batean eta hirugarrenak afari ekologiko bat bi lagunentzat. Honetaz gain, lehiaketaren irabazlearen eskualdeko euskalgintza proiektu baterako 3.000Īko laguntza emango du Kutxa Ekoguneak. 



Mezu honekin batera informazioa igortzen dizuet, hala nahi izanez gero zuen kontaktu, lagun, lankide, ikasle eta ezagunen artean zabal dezazuen. 

Edozein zalantza argitzeko edo informazioa zabaltzeko jar zaitezte nirekin harremanetan, 

Agur bero bat eta mila esker, 



Teresa Sala

Euskararen Ginkana Komunikazioa



T. 650 038731

E. komunikazioa a bildua euskararenginkana.net

W. www.euskararenginkana.net 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130118/184a9e3c/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: EUSKARAREN_GINKANA.pdf
Type: application/pdf
Size: 300565 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130118/184a9e3c/attachment-0001.pdf>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago