[Librezale] Ofiziala da: Qt topaketa mundiala Bilbon ere

Dani Gutiérrez Porset jdanitxu a bildua gmail.com
Ost, Ots 20, 17:33:16, CET 2013


> Ez dakit nola planteatzen den egun hau baina interesgarria izango
> litzateke tailer formatuan egitea.

Bai, plana justu hori zen, Dabid, tailer moduan zeozer egitea.


> Hasiera baten nola itzultzen den azaldu eta gero praktika batzuk, ez dakit
> zein izan daitekeen egin genezakeen itzulpena baina nire ustez praktika
> egiteko orduan itzuli nahi dugun zerbait guztion artean egitea izango
> litzateke ideiarik hoberena, funtzionala izatea.
>
> Honetarako laguntzarik behar baduzu Dani, eskatu lasai, laguntzeko prest
> nago :-)
>
Mila esker aurretik. Ideia izan daiteke arratsaldeko 17:30etan edo
18:00etan hastea, azalpen/hitzaldi eta "demo" batekin (jendea praktikatzen
jarri baino lehen), adibidez edukiera hauekin:
* Zer programak erabiltzen diren itzulketak egiteko.
* Zer beste tresnak dauzkagun horretarako: hiztegi edo korpus online
batzuk,...
* Nola erabili aurreko biak.
* Zein da gaur egungo euskarazko software librearen "mapa": eragileak
(Librezale,...), programen egoera (Android,...), falta direnak,...
Oso ondo legoke Wordpress edo Firefox edo programa famaturen bat itzuli
duen Librezaleko kide batek ematen badu hitzaldia, bere esperientziatik
berba eginez.

Eta amaitzeko, 21:30etan aprox, kontzertu bat izango dugu.

Aukera ona izan daiteke taldean bizigarri berria sartzeko, datozen
belaunaldiei ogietorria emanez. Ni pozik geratuko nintzateke egun horretan
etorri berriak programa libre gehiago/datozen bertsioak itzultzeko prest
geratzen badira.


-- 
............................................
http://danitxu.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130220/e1811e31/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago