[Librezale] Ofiziala da: Qt topaketa mundiala Bilbon ere

Dabid Martinez dabid a bildua hackinbadakigu.net
Ost, Ots 20, 15:51:54, CET 2013


Kaixo Dani eta beste guztiok,

Kafe Antzokian itzulpen Hackathoia egitea ideia ezin hobea dela uste dut. Azken aldian (ud4kamp-a egin genuenetik) geroz eta argiago dut badaudela pertsona batzuk software librea itzultzeko gaitasun eta gogoekin eta agian hori izan beharko luke software librera haiek egin dezaketen aportazioa (kontua da gaur egun ez dakitela nola egin).

Ez dakit nola planteatzen den egun hau baina interesgarria izango litzateke tailer formatuan egitea. Hasiera baten nola itzultzen den azaldu eta gero praktika batzuk, ez dakit zein izan daitekeen egin genezakeen itzulpena baina nire ustez praktika egiteko orduan itzuli nahi dugun zerbait guztion artean egitea izango litzateke ideiarik hoberena, funtzionala izatea.

Honetarako laguntzarik behar baduzu Dani, eskatu lasai, laguntzeko prest nago :-)

----- Mensaje original -----
De: "Ander Elortondo" <ander a bildua debagoiena.net>
Para: librezale a bildua librezale.org
Enviados: Miércoles, 20 de Febrero 2013 8:18:20
Asunto: Re: [Librezale] Ofiziala da: Qt topaketa mundiala Bilbon ere

Aupa!

  Zorionak esatea. KDEzale hau gero eta Unityago bilakatzen ari den arren...

;-)

_______________________________________________
Librezale mailing list
Librezale a bildua librezale.org
http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago