[Librezale] Mantenu lanak

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Ots 19, 17:10:06, CET 2013


al., 2013.eko otsren 11a 12:06(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>
> Bestalde, Pootle guztiz ondo ez dabilela konturatu naiz. Bilaketaren bat
> eginez gero "'MSetItem' object does not support indexing" esaten bait
> du: (adibide bat)
> pootle.librezale.org/eu/wordpress/wordpress3.3.1.po/translate/?search=aipua&sfields=source&sfields=target
>

Badaezpada ere bilaketa-indizea ezabatu dut hori zen ikusteko baina ez, 
erroreak bere horretan dirau.

> Azken errore honen arrazoiaren bila ibili naiz eta hau topatu dut:
> http://bugs.debian.org/cgi-bin/bugreport.cgi?bug=602386
>
> Ulertu dudanagatik, Pootle-ek, Translation Toolkit erabiltzen du
> azpitik, eta software horrek konpondu gabe dagoen bug bat du. Agian
> egoera honekin zerikusia izango du. Edo agian ez, ez dakit.
>
> Era honetako bilaketak orain dela hilabete batzuk bazebiltzan.

Orduan ziurrenik software-bertsioen arteko gatazkaren bat izango da. Ea 
etorkizun hurbil batean Pootle zerbitzaria bera eguneratzeko tarte bat 
hartzen dudan (bertsio berria argitaratu gabe dago baina zuzenean 
kode-biltegitik instala daiteke).

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago