[Librezale] Jardunaldietan parte hartzeko proposamena

hikaateneo Bilbao hikaateneo a bildua gmail.com
Or, Ots 8, 20:37:14, CET 2013


Librezaleko kideok:

Zerrenda honetara idazten dizuet Bilboko Hika Ateneon garatu nahi dugun
egitasmo batean parte hartzera gonbidatzeko. Gure asmoa *Euskaraz
saretzen *jardunaldiak
antolatzea da, jardunaldien helburua Interneten euskerazko komunikazioa
bultzatzea litzateke, horretarako euskaldunei garatu diren tresna eta
baliabideen berri eman nahi diegu, hauen gaineko gogoeta eta ekintzarako
espazioa sortuz. Horren barruan, Librezalen egiten duzuen lanean
interesatuta gaude oso.

 Oraindik, zehazte-fasean gaude eta proiektua lortzen dugun sostenguaren
eta balizko dirulaguntzen arabera gauzatuko dugu. Estu samar gabiltza
denboraz, dirulaguntza datorren ostegunean eskatuko dugulako. Horregatik,
erantzuna lehenbailhen izatea eskertuko nizueke.

 Jardunaldiei dagokionez, hiru saio antolatzeko asmoa dugu:

   -

   Euskarazko baliabideak Interneten, mahaingurua. Mahainguru honetan,
   zuotako bat egotea nahiko genuke, egiten duzuen lanaren berri izateko.
   -

   Euskarazko harremanak Interneten, mahaingurua. Blogei eta
   gizarte-sareetako baliabideak garatu dituztenen partehartzearekin.
   -

   Euskaraz saretzen, word kafea. Euskaldunei zuzendua, batez ere Bilbo
   ingurukoei. Kasu honetan eta aztertu diren baliabideen ostean,
   partehartzaileen eztabaida eta gogoeta bultzatuko da, euren praktikak
   aztertu eta euskeraren alde lerra ditzaten.

 Jorratu nahiko genituzkeen gaiak honakoak izango lirateke: euskeraren
egoeraren gaineko diagnosia, Librezaleren martxan jartzea eta bilakaera,
euskerazko erabilera hedatzeko proposamenak...

 Honek oihartzuna izan dezan, streaming bidez emititzeko asmoa daukagu,
baliabide hori sarean geratuko litzateke.

 Proiektuaren gaineko proposamenak ongietorriak dira. Edozein galdera
baduzue, bidali arazo barik.

 Zuen erantzunaren zain,

 Agur bero bat

-- 
Asier Amezaga
*Jarduera kulturalen koordinatzailea - Hika Ateneo*
hikaateneo a bildua gmail.com
94.479.41.49

http:\\www.hikaateneo.org
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130208/c3feb650/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago