[Librezale] Creative Commons ikastaroa

Txin Harro kukarrata a bildua hotmail.com
Ost, Ots 6, 11:01:23, CET 2013


Eskerrik asko danagatik Txopi!


Irudiak ta testuko xehetasunak aldatu egin ditut. Lehen ondo zegoen, orain hobeto!!!

> CC lizentziak Gipuzkoako Foru Aldundiari esker euskaratu zituela uste
> dut. Urtea ez dut gogoratzen. Zerrenda honetako norbaitek agian
> informazio gehiago eman dezake. Osoitz?

Inor badaki bota!

Berriro eskerrik asko laguntzagatik!



Agurtxo bat!


Txin


> Date: Tue, 5 Feb 2013 23:19:42 +0100
> From: txopi a bildua sindominio.net
> To: librezale a bildua librezale.org
> Subject: Re: [Librezale] Creative Commons ikastaroa
> 
> al., 2013.eko otsren 04a 13:02(e)an, Txin Harro(e)k idatzi zuen:
> > 
> > Kaixo!
> > 
> > 
> > KZgune proiektuan Moodle-en ikastaro berri bat argitaratu dugu: Creative Commons; Egile eskubideak, Jabetza intelektuala eta Lizentzia askeak. Hemen duzue esteka erabili nahi baduzue!
> > 
> > http://moodle.kzgunea.net/course/view.php?id=162
> > 
> > Kritika edo iradokizunak bidali!!!
> > 
> > 
> > On egin!
> > 
> 
> Aupa, lehenengo bi atalak ikusi ditut eta oso zehatzak eta zuzenak
> iruditu zaizkit. Zorionak material bikainagatik.
> 
> Hala ere, iradokizun batzuk egin nahi nituzke :-)
> 
> COPYRIGHT
> http://moodle.kzgunea.net/mod/book/view.php?id=3033
> 
> Agertzen den irudi horren euskarazko bertsioa hemendik kopiatu dezakezue:
> http://www.ikusimakusi.net/pub/2008/mickey-mouse-copyright-legea.png
> 
> CREATIVE COMMONS
> http://moodle.kzgunea.net/mod/book/view.php?id=3033&chapterid=3480
> 
> Atal honen azalpena ondo dagoela iruditzen zait, baina hasera-haseran
> Creative Commons "lizentzia sorta bat" dela argi uztea ondo legokela
> deritzot.
> 
> Amaierako atalean, CC Espainia eta lizentzien katalanezko itzulpenari
> buruzko azalpenak ematen dira, baina CC Frantziari buruz eta lizentzien
> euskarazko itzulpenaz ezer gutxi esaten da.
> 
> CC lizentziak Gipuzkoako Foru Aldundiari esker euskaratu zituela uste
> dut. Urtea ez dut gogoratzen. Zerrenda honetako norbaitek agian
> informazio gehiago eman dezake. Osoitz?
> 
> COPYLEFT
> http://moodle.kzgunea.net/mod/book/view.php?id=3033&chapterid=3481
> 
> Copyleft ez da lizentzia bat, kontzeptu bat baino. Kontzeptu horren
> definizioa betetzen duten lizentziak, copyleft motatakoak dira. Testuan
> hau behar bezain argi geratzen ez dela iruditu zait.
> 
> JABARI PUBLIKOA
> http://moodle.kzgunea.net/mod/book/view.php?id=3033&chapterid=3482
> 
> Atal honen lehenengo esaldiak honela dio:
> > Domeinu publikoak, kasu honetan, lanak edonork erabil ditzakeela
> > esan nahi du, betiere lanaren egileen eskubide moralak errespetatzen
> > badira (gurasotasuna, funtsean).
> 
> Norbait "gurasotasun" horrekin nahaztu litekela iruditzen zait eta
> jabari publikoan dauden lanen egiletasuna aitortu beharra dagoela
> pentsatu. Agian ez, baina badaezpada, hori argitu zenezaketela iruditzen
> zait, jende asko nahazten den zerbait bait da[1].
> 
> Agertzen den irudi hori gazteleraz dago. Itzuli beharrik ez duen irudi
> eguneratuago bat hemendik kopiatu dezakezue:
> http://www.ikusimakusi.net/pub/2012/creativecommons-semaforoa-2.png
> 
> Testuak dituen irudi berbera nahiago baduzue, dokumentu honen 11.
> orrialdean aurkituko duzue:
> http://ikusimakusi.net/pub/2009/20090515JabetzaIntelektualaTeknologiaBerriak.pdf
> 
> Ikastaroko beste atalak irakurtzeko aukerarik ez dut izan, sentitzen
> dut. Zorionak berriz ere egindako lan txukunagatik. Pena bat da
> ikastaroaren lizentzia librea ez izatea ;-P
> 
> [1] http://lists.ibiblio.org/pipermail/cc-es/2013-January/002667.html
> 
> Eskerrik asko,
> 
> Txopi.
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130206/5cf997b3/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago