[Librezale] Iruzkin iraingarria
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
As, Abe 17, 06:45:05, CET 2013
Kontxo ez nuen uste horren jarraitzaile sutsuak nituenik, artikuluarekin
kale egin orduko ordezkoari jipoia.
Eskerrik asko Asier adi egoteagatik (Zuk idatzi zenuen ezta?), lan berria
daukat eta apur bat estresatuta nabil, ni konturatu orduko argitaratua
zenuen artikulua zuk.
Ondo ibili,
Osoitz
Alexander Gabilondo<alexgabilondo a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2013(e)ko abenduak 16 21:37):
> al., 2013.eko aberen 16a 20:19(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi
> zuen:
>
> [...] En cuanto a su empleo trans. o intrans., para autores
>> occidentales los testimonios más antiguos corresponden a la construcción
>> intrans. bipersonal: RG, RS, Egiaren Kanta, Capanaga y tbn. Arzadun
>> (pero no Urquizu). Sin embargo, y salvo en los casos que citaremos a
>> continuación y en el de Lardizabal (que se vale de la constr. intrans.
>> sistemáticamente con excepción de algún ej. aislado de trans. tripers.
>> (507)), *el empleo de **jarraitu** exclusivamente como verbo transitivo,
>> tripersonal o bipersonal, es general en autores occidentales desde mediados
>> del s. XVIII* (el aux. trans. bipers. se emplea por lo gral. para la 3.aacepción y, con menor frec., para la 1.
>> a, cuando se trata de un complemento no ref. a personas, por ej. bidea
>> jarraitu, ohitura jarraitu...). [...]
>>
>
>
> Oraingoan Asierrek egindako ustezko akatsa pare bat mendeko tradizioa
> daukala dio Orotarikoak. Asier klasiko horiei jarraiki ibili da beraz,
> oharkabean, datibo hori jarri gabe utzi duenean...
>
> Behin bakarrik bada, barkatzeko modukoa iruditzen zait niri, gure
> kritikari anonimo hori baino barkaberago sentitzen naiz gaur,
> bihotz-zabala, *magnanimus*a...
>
> Dena den, aurrerantzean gure taldean inondik inora horrelakorik ez
> onartzea proposatzen dut; taldeko batek ortografia, morfologia, joskera edo
> beste edozein motatako akats, arau-uzte, errata, errore, hanka-sartze edo
> irristaketa egingo balu, larrutik ordaintzea *exigitzen dut*:
>
> 1. Lehenengo akatsa egin orduko, Librazale taldeko kidea nazarenoz
> jantzi beharko bere penitentzia egiteko. Aste Santuko prozesio batean,
> kapirotez estalita bere pribatutasuna babesteko, bizkarrean zartakoak
> emanez burutu beharko ibilbide osoa eta amaieran, Ostiral Santuko ofizio
> osoa entzun eta gero, aitorlekutik igaro beharko.
>
> 2. Hala eta guztiz ere, Llibrezale taldeko kide horrek, penitentzia hori
> egin eta gero ere, berriro ere, edozein motatako akats, arau-uzte, errata,
> errore, hanka-sartze edo irristaketa egingo balu, Euskaltzaindiaren Arau
> guztiak eskuz kopiatu edota X.Aramendik interneten utzitako
> euskaraketa-lokalizazio eredugarri guztiak testu-formatu libre
> *guztietara* kopiatu beharko. (Ctrl-C Ctrl-V, Kopiatu-itsatsi trikimailu
> lotsagarri hori erabili gabe, jakina).
>
> 3. Hala eta guztiz ere, Librezale taldeko kide horrek, dagozkion
> penitentzia horiek guztiak egin eta gero, oraindik ere, berriro ere,
> edozein motatako akats, arau-uzte, errata, errore, hanka-sartze edo
> irristaketa egingo balu,* in crescendo *zerrenda honetan ez zait zigor
> handiago bururatzen eta... Librezale karneta erretiratzea proposatzen dut.
>
> Bai. Ezin gara txikikerietan ibili: hirugarrena eta azkena.
>
>
>
> Agur t'erdi.
>
>
>
> --
> Gorka Azk.
>
>
>
> Erruki diet Gorkaren ikasleei.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing listLibrezale a bildua librezale.orghttp://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131217/c8a91d73/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago