[Librezale] Iruzkin iraingarria
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Abe 16, 17:40:48, CET 2013
El 16.12.2013 14:18, Julen Ruiz Aizpuru escribió:
> Aupa,
>
> Ondorengo mezua iritsi da webgunearen iruzkinen moderaziorako
> ilarara:
>
> "Librezale deitzeko erdararen morroi leialegi ikusten zaituztet.
> Diglosia-bug bat duzue hor nonbait edo "idatzi azkar, idatzi edonola"
> filosofia zeure egin duzue. Jarraitu aditza beti izan da
> nor-nori-nork, jarraiki aditza nor-nori den bezala. Filosofia batI
> jarraitzen ZAIO beti. Bestela erabiltzea euskañoltasun txintxoa
> erakustea da, besterik ez."
Pertsona honek iruzkintzen duen artikuluan akats bat dagoela egia da.
Beraz, lehenik eta behin akats hori zuzentzea proposatzen dut:
"filosofia jarraituz" -> "filosofiari jarraituz"
>
> Artikuluaren [1] akats bati buruz ari da, hortik taldearen inguruko
> bestelako ondorioak atereaz eta oro har iruzkin iraingarria eginez.
> Hau guztia Tor nodo batetik helbide elektroniko anonimo bat erabiliz
> eta izen faltsuarekin idatzi da.
>
> Ez dut iruzkina argitaratzeko inongo arazorik ikusten baina ez dut
> uste fundamentuzko ezer gehitzen duenik artikuluaren eztabaidan.
> Pertsonalki ez dut troll anonimoekin denbora galtzeko batere asmorik.
>
> Zuek esan iruzkina argitaratzeak merezi duen ala ez.
Iruzkina bera, nire ustez ezin dugu argitaratu, hondar ale bakarretik
(aditz laguntzaile intrantsitibo baten erabilera okerragatik) hondar oso
bat baieztatzen duelako (Librezale talde osoa erdararen morroia izatea,
euskañola izatea). Ondorio potolo hori, ematen duen argudio txiki
horretatik ondorioztatzea gehiegizkoa iruditzen zait eta horregatik
iruzkina onartu ezin dugula uste dut.
Tamala da iruzkina ezin argitaratzea, era konstruktiboagoan idatzia
egongo balitz nik behintzat gustura argitaratuko bai nuke. Ea lagun
honek etorkizunean ekarpen baliagarriagoak egiten dituen, ezpala baduela
esango nuke eta.
Gehienez ohar bat amaieran: "OHARRA (2013-12-16): Eskerrak eman nahi
dizkiogu irakurle anonimo bati bere 'diglosia-bug'-a bidaltzeagatik."
> [1]
> http://librezale.org/2013/12/13/firefox-26-java-blokeatuta-modu-lehenetsian/
Goraintziak,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago