[Librezale] Iruzkin iraingarria
Alexander Gabilondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
Al, Abe 16, 17:49:39, CET 2013
al., 2013.eko aberen 16a 16:03(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
> Ez badakigu nork idatzi duen, nik ez nuke argitaratuko
>
>
> Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com <mailto:julenx a bildua gmail.com>>
> igorleak hau idatzi zuen (2013(e)ko abenduak 16 14:18):
>
> Aupa,
>
> Ondorengo mezua iritsi da webgunearen iruzkinen moderaziorako ilarara:
>
> "Librezale deitzeko erdararen morroi leialegi ikusten zaituztet.
> Diglosia-bug bat duzue hor nonbait edo "idatzi azkar, idatzi edonola"
> filosofia zeure egin duzue. Jarraitu aditza beti izan da
> nor-nori-nork, jarraiki aditza nor-nori den bezala. Filosofia batI
> jarraitzen ZAIO beti. Bestela erabiltzea euskañoltasun txintxoa
> erakustea da, besterik ez."
>
> Artikuluaren [1] akats bati buruz ari da, hortik taldearen inguruko
> bestelako ondorioak atereaz eta oro har iruzkin iraingarria eginez.
> Hau guztia Tor nodo batetik helbide elektroniko anonimo bat erabiliz
> eta izen faltsuarekin idatzi da.
>
> Ez dut iruzkina argitaratzeko inongo arazorik ikusten baina ez dut
> uste fundamentuzko ezer gehitzen duenik artikuluaren eztabaidan.
> Pertsonalki ez dut troll anonimoekin denbora galtzeko batere asmorik.
>
> Zuek esan iruzkina argitaratzeak merezi duen ala ez.
>
> Julen.
>
> [1]
> http://librezale.org/2013/12/13/firefox-26-java-blokeatuta-modu-lehenetsian/
> _______________________________________________
>
Ni ez naiz hizkuntzan aditua baina jarraitu aditzak zaio, dio eta
du-rekin joka daitekeela uste dut (Harluxeten: "5. du ad. Egoera edo
jarrera jakin batean iraun. /Hura iraintzen jarraitu behar duzu?"/).
Zuzentzeko asmoz baino izorratzeko asmoz idatzita dagoela ematen du.
Nik ez nuke argitaratuko.
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org <mailto:Librezale a bildua librezale.org>
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131216/3e2466cd/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago