[Librezale] Iruzkin iraingarria

Urtzi Odriozola urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Al, Abe 16, 16:03:03, CET 2013


Ez badakigu nork idatzi duen, nik ez nuke argitaratuko


Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013(e)ko
abenduak 16 14:18):

> Aupa,
>
> Ondorengo mezua iritsi da webgunearen iruzkinen moderaziorako ilarara:
>
> "Librezale deitzeko erdararen morroi leialegi ikusten zaituztet.
> Diglosia-bug bat duzue hor nonbait edo "idatzi azkar, idatzi edonola"
> filosofia zeure egin duzue. Jarraitu aditza beti izan da
> nor-nori-nork, jarraiki aditza nor-nori den bezala. Filosofia batI
> jarraitzen ZAIO beti. Bestela erabiltzea euskañoltasun txintxoa
> erakustea da, besterik ez."
>
> Artikuluaren [1] akats bati buruz ari da, hortik taldearen inguruko
> bestelako ondorioak atereaz eta oro har iruzkin iraingarria eginez.
> Hau guztia Tor nodo batetik helbide elektroniko anonimo bat erabiliz
> eta izen faltsuarekin idatzi da.
>
> Ez dut iruzkina argitaratzeko inongo arazorik ikusten baina ez dut
> uste fundamentuzko ezer gehitzen duenik artikuluaren eztabaidan.
> Pertsonalki ez dut troll anonimoekin denbora galtzeko batere asmorik.
>
> Zuek esan iruzkina argitaratzeak merezi duen ala ez.
>
> Julen.
>
> [1]
> http://librezale.org/2013/12/13/firefox-26-java-blokeatuta-modu-lehenetsian/
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131216/fad8430e/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago