[Librezale] Iruzkin iraingarria
Asier Sarasua Garmendia
asiersar a bildua yahoo.com
Al, Abe 16, 18:21:45, CET 2013
al., 2013.eko aberen 16a 17:49(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
> al., 2013.eko aberen 16a 16:03(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
>> Ez badakigu nork idatzi duen, nik ez nuke argitaratuko
>>
>>
>> Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com <mailto:julenx a bildua gmail.com>>
>> igorleak hau idatzi zuen (2013(e)ko abenduak 16 14:18):
>>
>> Aupa,
>>
>> Ondorengo mezua iritsi da webgunearen iruzkinen moderaziorako ilarara:
>>
> Ni ez naiz hizkuntzan aditua baina jarraitu aditzak zaio, dio eta
> du-rekin joka daitekeela uste dut (Harluxeten: "5. du ad. Egoera edo
> jarrera jakin batean iraun. /Hura iraintzen jarraitu behar duzu?"/).
> Zuzentzeko asmoz baino izorratzeko asmoz idatzita dagoela ematen du.
> Nik ez nuke argitaratuko.
>
Ai ene, euskarako eskoletan izena eman beharko dut!
Akatsa dagoen ala ez erabakitzeaz aparte (Euskaltzaindiak berak ere
akats hori egiten baitu[1], ikus "creative commons filosofia jarraitu"
eta ez "filosofiari jarraitu") eta horrek suposatzen omen duen
erdararekiko morrontza, nik ez nuke iruzkina argitaratuko, baina bai
erantzun bat.
Erdararen aldeko diglosiari dagokionez, ba bai, nik hori badaukat.
Iruzkingileak ez badu, zorionekoa da, uste dut bakanetakoa izango dela.
Hala ere, akats hori ez dut uste mota horretako iruzkin bat egiteko
modukoa denik. Aizue, ez dudala "v" bat edo "lehioa" idatzi...
Hiztegi Batuak dioenari kasu eginez, nik ulertzen dut "norbait zerbaiti
jarraitzen zaiola", ez "norbaitek zerbait jarraitzen duela"; beraz,
zuzendu egin beharko litzateke. Dena den, nik akatsa ere utziko nuke
marra batekin ezabatuta, eta behean iruzkin batean erantzuna idatzi.
Nik idatzi dudanez artikulua, nik erantzungo dut.
Asier.
[1]http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&view=article&id=3160:azkue-fundazioa-sortu-da&catid=121:berriak&Itemid=619&lang=eu
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago