[Librezale] Iruzkin iraingarria
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Abe 16, 14:18:58, CET 2013
Aupa,
Ondorengo mezua iritsi da webgunearen iruzkinen moderaziorako ilarara:
"Librezale deitzeko erdararen morroi leialegi ikusten zaituztet.
Diglosia-bug bat duzue hor nonbait edo "idatzi azkar, idatzi edonola"
filosofia zeure egin duzue. Jarraitu aditza beti izan da
nor-nori-nork, jarraiki aditza nor-nori den bezala. Filosofia batI
jarraitzen ZAIO beti. Bestela erabiltzea euskañoltasun txintxoa
erakustea da, besterik ez."
Artikuluaren [1] akats bati buruz ari da, hortik taldearen inguruko
bestelako ondorioak atereaz eta oro har iruzkin iraingarria eginez.
Hau guztia Tor nodo batetik helbide elektroniko anonimo bat erabiliz
eta izen faltsuarekin idatzi da.
Ez dut iruzkina argitaratzeko inongo arazorik ikusten baina ez dut
uste fundamentuzko ezer gehitzen duenik artikuluaren eztabaidan.
Pertsonalki ez dut troll anonimoekin denbora galtzeko batere asmorik.
Zuek esan iruzkina argitaratzeak merezi duen ala ez.
Julen.
[1] http://librezale.org/2013/12/13/firefox-26-java-blokeatuta-modu-lehenetsian/
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago