[Librezale] lan teknika

JosebaG josebagg+librezale a bildua gmail.com
Ost, Abe 11, 21:16:49, CET 2013


Nik nere aldez, pootle erabiltzen hasiko naiz.

http://pootle.librezale.org

Antza denez ez da erabiltzen den gehienezko tresna, baina erabilgarria 
dirudi. Gehiago jakiten dutenen artean beharbada baten bat azalduko digu 
erabilgarria baldin bada eta itzulpenas "mainstream" -era igotzen baldin 
badira. Gomendioak eta memorien erabilpen zuzena egiten du, beti nire 
ustean.

Bestela, nik virtaal arabili izan dut zenbait esaldi solte itzultzeko, 
nere worpress-erako azala itzultzean.

--------------

Azkenik eta hau bereziki Benoitentzat da, normalena bolondres ibiltzen 
diren lan taldetan, hau moduan, hasiberrientzat nahiko hotza dirudi. 
Normala da, ehundaka hasiberri eta gero, jendea normalean ez du denbora 
ezta energia asko galdu nahi beharbada itzuliko ez den batekin.

Nire kasuan oso xuabe lan egiten dudanez, eta nahiko xelebrea naizenez, 
halako taldeetan denboraren poderioz onartzen naute. Egia da lehenengo 
aldiz nire ama-hizkuntzan dabilen jendearekin nabilela, beharbada ez du 
halako berezitasunik, baina ingeleraz dabiltzan lan taldeetan, zeozer 
egin arte ez zara normalean onartua izaten.

-------------
Besterik gabe, denontzako agur beroak.



ar., 2013.eko aberen 10a 10:12(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi zuen:
> Egun on Benoit,
>
> ezer baino lehen ONGI ETORRI!
>
> taldean lagundu nahi izanez gero, daukazun denboraren edo interesen
> arabera, paibrezale.org/wiki/Parte_hartu_nahi_duzu%3F
>
> Lokalizazioaren aldetik, laguntza/eguneraketa behar duten proiektuak
> wikian bertan ikus ditzakezu, semaforo baten bitartez saiatzen gara
> hauen egoera markatzen:
>
> http://librezale.org/wiki/Proiektuak
>
> Proiektuek arduradun baten izena izaten dute baina horrek ez du esan
> nahi arduradun hori, bera bakarrik, dabilela proiektua euskaratzen; ongi
> ezagutzen duzun proiektu batean laguntza eskaintzen has zaitezke.
>
> Laguntza eskatzeko edo eskaintzeko, posta zerrenda hau erabiltzen dugu,
> gehien bat.
>
> Oso oker ez banago, ehun bat lagun baino gehiagok eman dute izena
> zerrenda honetan baina ez gara hainbeste hemen noizbait idatzi dugunok.
> Kopuru zehatzik ez dut nik ezagutzen.
>
>  >>nola konpondua da taldea ?
>
> Posta zerrenda hau da kideen komunikazio bide nagusia.
>
> Batzuek foroa [ http://librezale.org/foroa/ ] ere erabiltzen dute. Edo
> Twitter [ @Librezale, #Librezale ]
>
> Aurrez aurreko
> b
> atzar batzuk ere egin izan dira. Horra azken
> batzarraren akta:
>
> http://librezale.org/wiki/2013-07-13_batzarreko_akta
>
> --
> Gorka Azk.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago