[Librezale] lan teknika

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
As, Abe 10, 10:12:46, CET 2013


Egun on Benoit,

ezer baino lehen ONGI ETORRI!

taldean lagundu nahi izanez gero, daukazun denboraren edo interesen
arabera, parte hartzeko hainbat modu dago:
http://librezale.org/wiki/Parte_hartu_nahi_duzu%3F

Lokalizazioaren aldetik, laguntza/eguneraketa behar duten proiektuak wikian
bertan ikus ditzakezu, semaforo baten bitartez saiatzen gara hauen egoera
markatzen:

http://librezale.org/wiki/Proiektuak

Proiektuek arduradun baten izena izaten dute baina horrek ez du esan nahi
arduradun hori, bera bakarrik, dabilela proiektua euskaratzen; ongi
ezagutzen duzun proiektu batean laguntza eskaintzen has zaitezke.

Laguntza eskatzeko edo eskaintzeko, posta zerrenda hau erabiltzen dugu,
gehien bat.

Oso oker ez banago, ehun bat lagun baino gehiagok eman dute izena zerrenda
honetan baina ez gara hainbeste hemen noizbait idatzi dugunok. Kopuru
zehatzik ez dut nik ezagutzen.

>>nola konpondua da taldea ?

Posta zerrenda hau da kideen komunikazio bide nagusia.

Batzuek foroa [ http://librezale.org/foroa/ ] ere erabiltzen dute. Edo
Twitter [ @Librezale, #Librezale ]

Aurrez aurreko
 b
atzar batzuk ere egin izan dira. Horra azken
batzarraren akta:

http://librezale.org/wiki/2013-07-13_batzarreko_akta

--
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131210/290a7289/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago