[Librezale] Kaixo guztioi

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 4, 08:57:40, CET 2013


Aupa Joseba, ongi etorri!

JosebaG<josebagg+librezale a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
abendua 2 21:46):
>     Aupa:
>
>  Ez dakit nola hasi, gauza da zeozer egiteko prest nagoela, es naiz oso
> euskadun zintzoa, baina debianero debotua bai.
>
>     Laguntzen hasteko ¿proposatzen duzuen itzulpena? edo ¿eguneratzeko
> itzulpenik? gauza da suabe hastea, batez ere oraindik ez dudalako glosario
> basikoa, nik plantilla deituko nioke, ez txantilloi, eta bestetik ez diot
> puntutxua hartu itzulpen memoriak jeitsi eta erabiltzeari.


Daukazun denboraren edo interesen arabera, parte hartzeko hainbat modu dago:
http://librezale.org/wiki/Parte_hartu_nahi_duzu%3F

Lokalizazioaren aldetik, laguntza/eguneraketa behar duten proiektuak
wikian bertan ikus ditzakezu, semaforo baten bitartez saiatzen gara
hauen egoera markatzen:
http://librezale.org/wiki/Proiektuak

Egokiena erabiltzen duzun edota ezagutzen duzun softwarea lokalizatzea
da. Debianzalea izanik, Debianen lokalizazio-proiektua interesatuko
zaizu ziurrenik gehien:
http://librezale.org/wiki/Debian


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago