[Librezale] [LibreOffice] Akats batzuk kalkulu-orriko funtzioen izenetan
Alexander Gabilondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
As, Abu 27, 11:19:44, CEST 2013
ar., 2013.eko aburen 27a 09:36(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> El 27.08.2013 07:34, Ander Elortondo escribió:
>> Aupa!
>>
>> nik ez daukat eta ezin dut ikusi......
>> Zer egin dute excel 2007 eta 2010 euskaratuetan funtzioekin?
>> gazteleraz daude? ingelesaz? euskaratu?
>
> Euskarazko Excel 2010ean, funtzioak euskaraz daude.
> Gaztelaniazko Excel 2010ean, funtzioak gaztelaniaz daude.
>
> Nik pertsonalki, programatzailea naizela gogoratuz eta ohiko
> erabiltzaile profila betetzen ez dudala jakinda, funtzioak ingelesez
> egotea nahiago dut. Funtzio batzuk beste programazio lenguaia askotan
> erabiltzen diren berdinak direlako (MID, TRIM, LEN...), Interneten
> laguntza bilatuz gero hizkuntza lokalean dauden adibideak aurkitzea
> ezinezkoa delako, eta abar.
>
> Nik ez dut programa hori ia inoiz ere erabiltzen eta ez dut nahi nire
> iritziak hartzen diren erabakietan pisurik izan dezan, baina gaia
> atera denez, erabiltzaile bezala nire iritzia eman besterik ez dut
> nahi izan.
>
> Zorionak berriz egiten duzuen lan bikainagatik!
>
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Nik ikasleekin erabiltzen dut eta iruditzen zait funtzioak ingelesez
egotea dela praktikoena, Txopik esaten duen bezala, laguntza errazago
eskuratzen delako. Bestetik lanean-edo interfazea euskaraz ez badute
ikasitako funtzioekin ez dute arazorik.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago