[Librezale] [LibreOffice] Akats batzuk kalkulu-orriko funtzioen izenetan

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Abu 27, 09:36:05, CEST 2013


El 27.08.2013 07:34, Ander Elortondo escribió:
> Aupa!
>
> nik ez daukat eta ezin dut ikusi......
> Zer egin dute excel 2007 eta 2010 euskaratuetan funtzioekin?
> gazteleraz daude? ingelesaz? euskaratu?

Euskarazko Excel 2010ean, funtzioak euskaraz daude.
Gaztelaniazko Excel 2010ean, funtzioak gaztelaniaz daude.

Nik pertsonalki, programatzailea naizela gogoratuz eta ohiko 
erabiltzaile profila betetzen ez dudala jakinda, funtzioak ingelesez 
egotea nahiago dut. Funtzio batzuk beste programazio lenguaia askotan 
erabiltzen diren berdinak direlako (MID, TRIM, LEN...), Interneten 
laguntza bilatuz gero hizkuntza lokalean dauden adibideak aurkitzea 
ezinezkoa delako, eta abar.

Nik ez dut programa hori ia inoiz ere erabiltzen eta ez dut nahi nire 
iritziak hartzen diren erabakietan pisurik izan dezan, baina gaia atera 
denez, erabiltzaile bezala nire iritzia eman besterik ez dut nahi izan.

Zorionak berriz egiten duzuen lan bikainagatik!

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago