[Librezale] [LibreOffice] Akats batzuk kalkulu-orriko funtzioen izenetan
dooteo
dooteo a bildua zundan.com
Al, Abu 26, 16:57:26, CEST 2013
Arratsaldeon guztioi,
LibreOffice-eko posta-zerrendan agertutako akatsei buruz jakinarazten
dizuet badazpada.
Badirudi hainbat hizkuntzetan gertatzen ari den akatsen aurrean gaudela.
Izan ere ez dago tresnarik halakorik detektatzeko:
http://dev-www.libreoffice.org/l10n/error-report/report-4.1.txt
Euskararen kasuan honako erroreak zerrendatu dira:
ERROR: Spreadsheet function name translations must be unique.
Language: eu
Duplicated translation is: IMCOS
ERROR: Spreadsheet function name translations must be unique.
Language: eu
Duplicated translation is: IMSIN
ERROR: Math symbol names must not contain spaces.
File: /home/timar/libreoffice-master/translations/source/eu/starmath/source.po
Language: eu
English: noelement
Localized: elementurik ez
Azken errorea 'elementurikez' gisa konpon daitekeelakoan nago. Aurreko
erroreei buruz, ez dakit jatorrizko funtzioen izenak zeintzuk diren,
baina dauden horretan (ingelesezko izenak) mantentzea gomendatzen
dizuet. Euskarazko OOo aplikazioan kalkulu-orrietako funtzioen izenak ez
euskaratzea erabaki zen bere garaian. Hizkuntza batzuk itzultzea erabaki
zuten, beste batzuk ez berriz. Itzultzea erabaki duten hizkuntzetan,
funtzioen izenak ezin dira errepikatu, eta ez direla errepikatzen
ziurtatu behar izaten da. Ez itzultzearen kasuan, suposatzen da
ingelesezko izenak ez direla errepikatzen.
Mezuaren haria jarraitzea nahi izanez gero:
http://listarchives.libreoffice.org/global/l10n/msg06623.html
Mertzis ta oaintxearte,
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago