[Librezale] Audacityren gainean
dooteo
dooteo a bildua zundan.com
Or, Abu 23, 10:37:34, CEST 2013
Yeuuuuuuuuuuup Alex,
Jatorrizko mezua: og., 2013-08-22 16:51 +0200, egilea: Alexander
Gabilondo
> Aupa,
> Gaur Audacity erabili behar izan dut eta ohartu naiz instalatuta nuen
> bertsioan (2.0.0) interfazearen erdia ingelesez agertzen zela.
> Kredituetan begiratu eta Dooteo agertzen da lokalizatzailea. PPA bidez
> azken bertsioa (2.0.3) instalatu dut eta goitik behera agertzen da
> euskara antzeko hizkuntza batean, guztiz ulertezina. Kredituetan
> begiratu eta Xabier Aramendia agertzen da lokalizazioaren arduraduna.
> Pentsatu dut zuzentzea baina ekin aurretik kontsultatzea erabaki dut:
> Dooteo, arduradun gisa segitu nahi duzu?
Jooooodeeeeeel!!!!! Honetan ere gizajo horrek esku sartu behar du?!
Audacity Eusko Jaurlaritzako HPSek sustatutako proiektu batean euskaratu
zen, eta eguneraketa batzuk egin izan nituen. Pena ematen dit hartutako
lanak hartu ondoren, edozein lerdok egindakoa narraztea.
Ezin dut proiektu hau neure gainean hartu, baditut nahiko proiektu neure
gainean eta.
Alex, hor nonbaiten edukiko ditut jatorrizko itzulpen txukunak eta
bidaliko nizkizuke oinarritzat erabiltzea nahiko bazenitu.
> Komeni al da po fitxategia Librezaleen Pootle-era zuzenketa eta mantenu
> kolektiboa egiteko?
Horren alde joko nuke.
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago