[Librezale] Audacityren gainean

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Al, Abu 26, 21:58:16, CEST 2013


or., 2013.eko aburen 23a 10:37(e)an, dooteo(e)k idatzi zuen:
> Yeuuuuuuuuuuup Alex,
>
> Jatorrizko mezua: og., 2013-08-22 16:51 +0200, egilea: Alexander
> Gabilondo
>> Aupa,
>> Gaur Audacity erabili behar izan dut eta ohartu naiz instalatuta nuen
>> bertsioan (2.0.0) interfazearen erdia ingelesez agertzen zela.
>> Kredituetan begiratu eta Dooteo agertzen da lokalizatzailea. PPA bidez
>> azken bertsioa (2.0.3) instalatu dut eta goitik behera agertzen da
>> euskara antzeko hizkuntza batean, guztiz ulertezina. Kredituetan
>> begiratu eta Xabier Aramendia agertzen da lokalizazioaren arduraduna.
>> Pentsatu dut zuzentzea baina ekin aurretik kontsultatzea erabaki dut:
>> Dooteo, arduradun gisa segitu nahi duzu?
> Jooooodeeeeeel!!!!! Honetan ere gizajo horrek esku sartu behar du?!
>
> Audacity Eusko Jaurlaritzako HPSek sustatutako proiektu batean euskaratu
> zen, eta eguneraketa batzuk egin izan nituen. Pena ematen dit hartutako
> lanak hartu ondoren, edozein lerdok egindakoa narraztea.
>
> Ezin dut proiektu hau neure gainean hartu, baditut nahiko proiektu neure
> gainean eta.
>
> Alex, hor nonbaiten edukiko ditut jatorrizko itzulpen txukunak eta
> bidaliko nizkizuke oinarritzat erabiltzea nahiko bazenitu.
>
>> Komeni al da po fitxategia Librezaleen Pootle-era zuzenketa eta mantenu
>> kolektiboa egiteko?
> Horren alde joko nuke.
Badirudi ez dagoela lan kolektiborako gogo handirik. Dooteo, pasa 
faborez duzun itzulpen txukun hori eta saiatuko naiz osatzen. Eskerrik asko.
>
> Dooteo
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago