[Librezale] Audacityren gainean

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Ast, Abu 22, 16:51:40, CEST 2013


Aupa,
Gaur Audacity erabili behar izan dut eta ohartu naiz instalatuta nuen 
bertsioan (2.0.0) interfazearen erdia ingelesez agertzen zela. 
Kredituetan begiratu eta Dooteo agertzen da lokalizatzailea. PPA bidez 
azken bertsioa (2.0.3) instalatu dut eta goitik behera agertzen da 
euskara antzeko hizkuntza batean, guztiz ulertezina. Kredituetan 
begiratu eta Xabier Aramendia agertzen da lokalizazioaren arduraduna.
Pentsatu dut zuzentzea baina ekin aurretik kontsultatzea erabaki dut:
Dooteo, arduradun gisa segitu nahi duzu?
Komeni al da po fitxategia Librezaleen Pootle-era zuzenketa eta mantenu 
kolektiboa egiteko?

Alex



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago