[Librezale] gegl euskaraz
dooteo
dooteo a bildua zundan.com
Al, Abu 5, 11:29:39, CEST 2013
Yeuuuuuuuuuuuup,
Gegl-ren POan egin ditut beste aldaketa batzuk. Egindakoak lerro artean
azaltzen ditut.
> > Output (aditza) -> Atera vs Kanporatu. Fitxategi batera denean
> > "kanporatu" bai iruditzen zait hobea, baina pantailara denean
> > belarrira jotzen dit. "atera" egokia iruditzen ez bazaizu, "bistaratu"
> > agian?
>
> Pantailan zerbait agertu behar denean 'bistaratu' edo 'erakutsi'
> erabiltzen dugu. Adibidez, komando-lerro askok terminalean 'print'
> egitea adierazten dutenean, ez da terminalean 'inprimatzea', baizik eta
> 'erakustea'. Ez nahastu 'print' hau dokumentu bat inprimatzearekin.
> Adibidez, 'print help and exit' mezuari 'erakutsi laguntza eta irten'
> bezalako itzulpena dagokio.
>
> Ingurune grafiko batean 'bistaratu' (display) gehiago erabili ohi da,
> jatorrizko terminoa ordea 'show' denean 'erakutsi' terminoa darabilkigu.
Mezu batzuetan 'output' aditzak irteera fitxategi batean gordetzea
adierazten duenez, 'kanporatu (...) fitxategira' bezala jarridut.
Beste aukera 'gorde' litzateke. Adibidez,
'output generated image to named file'
honela ere euskara daiteke:
'gorde sortutako irudia izendatutako fitxategian'
Esan bezala, 'kanporatu sortutako irudia izendatutako fitxategira' jarri
dut.
> > Downsample -> Nik lagina txikiagotu erabili nuen, zuk murriztutako
> > lagina, biak hankamotz ikusten ditut, biekin esanahia galtzen dela
> > uste dut, baina ez daukat beste proposamenik :(
>
> http://en.wikipedia.org/wiki/Downsampling
>
> Ez nuke 'azpilaginketa' erabiliko. Azken finean, maiztasun batean lagin
> gutxiago hartuko direla adierazten du
Azkenean,
'Number of downsampled levels to use'
honela euskaratu dut:
'Gutxiagotutako laginen maila kopurua'
txukunagoa iruditzen zait.
> > Determine -> Erabaki vs Zehaztu. "Zehaztu" erabiltzeari arazo bat
> > ikusten diot, zehaztu "specify" itzultzeko hobetsitako hitza da.
> > Normalean "specify" erabiltzaileak egiten du, baina hemen "determine"
> > programak deliberazio batzuen ondorioz erabaki bat hartzeko prozesua
> > da, eta "erabaki" erabili nuen KDEn esanahi horrekin erabiltzen delako
> > maiz. Biak dira zuzenak, baina esandakoagatik ez nuke hemen "zehaztu"
> > erabiliko.
>
> Ados, 'erabaki'
'Erabaki' gisa itzuli dut:
How to determine what to fill (nonzero|evenodd)
Nola erabaki zer beteko den (ez-zero|bikoiti-bakoitia)
> > Plot -> Marra vs trazua. Antzerako kasua, trazua "stroke" itzultzeko
> > erabiltzen da, "plot" beste zerbait bada, beste hitzen bat erabili
> > beharko da. Elhuyar hiztegian "plotter" bat "marrazle" bat da.
>
Aila! honi erantzuna ematea ahaztu zitzaidan. GNOMEko itzulpen
memorietan aurkitutakoa:
'Plotter' == 'Marrazlea'
'Plotting' == 'marraztea', 'marrazteko'
'Plot' [aditza] == 'marraztu'
'plot' == 'traza' [Dia aplikazioan aurkituta]
msgid "Objects to design simple lighting plots"
msgstr "Argi-trazak diseinatzeko objektuak"
Hala ere, Euskalterm hiztegian itzulpenetariko batean 'plot' aditza
'trazatu' bezala ere agertzen da.
Eta gero InkScape daukagu. Hor 'Stroke' trazu bezala erabiltzen da.
Egia da 'marra' eta 'trazua' arteko desberdintasuna hutsaren parekoa
dela, baina kasu honetan bi esaldi ditugu:
Height of plot
eta
Width of plot
Marra batek ez du zabalera _eta_ altuera zehaztuta edukitzen,
luma/arkatzaren 'trazua'ren propietateari buruz ari gara.
Itzulpen hau zuzena da beraz:
Trazuaren altuera
eta
Trazuaren zabalera
> >
> > MAILEGUAK NOIZ?
> >
> > Swap -> Itzuli ala ez? Open-tran.eu-ko memoriatan Gnomen itzuli gabe
> > joaten dela ikusi nuen, oraingoan itzultzea erabaki duzu (trukatzeko
> > datuak). Konstantzia bat mantentzea garrantzitsua iruditzen zait, eta
> > "buffer" hitzak bezala esanahi oso konkretua duenean ingelesaren
> > maileguak ulermena errazten duela uste dut, bereziki hizkuntza hain
> > konplikatua duen testuinguru honetan.
>
> Debian sistemako instalatzailean ere itzuli gabe utzi genuen. Gazteleraz
> 'area de intercambio' deritzona euskaraz 'trukatzeko area' ere erabil
> daiteke, baina kasu honetan gainera 'swap' nolabaiteko partizio-formatu
> bat denez (Ext3, Ext4, HFS+, e.a.) izena mantentzea erabaki genuen.
Kasu hoentan, 'swap' ez da fitxategi-formatu bat, edo izen propio bat.
Bere kontzeptua itzul daiteke:
Where GEGL stores its swap
GEGL-ek trukatzeko datuak gordetzen dituen lekua
> > Trimap "mapa hirukoitza" bezala itzultzea ordea ez zait gaizki
> > iruditzen, nik mailegua aukeratu banuen ere.
>
> Halakotan zaila gertatzen da mailegua erabiltzea komeni den edo ez.
> Gauza hauetan aditua ez den norbaitentzako (neu adibidez) 'trimap'-ek ez
> dit ezer adierazten, euskaratuta egonez gero ordea zertan datzan lagun
> naitzake.
>
> Gainera, termino honen nire itzulpenak oraindik ez nau erabat betetzen.
> Agian egokiagoa litzateke: 'hiru tonuko mapa' (zertxobait luzeagoa baina
> lagungarriagoa).
Jatorriko mezu bat:
Trimap influence factor
Itzulpen posibleak:
Trimap-aren influentziaren faktorea
Mapa hirukoitzaren influentziaren faktorea
Hiru tonuko maparen influentziaren faktorea
Azkena oso adierazgarria dela iruditzen zait.
> > Raw format -> Formatu gordina (Raw) bezala itzultzearekin ez nago
> > guztiz konbentzituta. Azkenean parentesi arteko Raw hori alde
> > guztietara arrastatu behar bada, zergatik ez erabili zuzenean mailegu
> > gisa? Gainera Raw formatu desberdinak daude argazki kameraren
> > ekoizlearen arabera eta "Raw hau", "Raw bestea" erabili behar izatea
> > posiblea da.
>
> Nik neuk ez nuke parentesirik erabiliko. Hala ere, erabiltzaileek
> terminologia berria bereganatzeko denbora edukitzeko adierazpen luzeetan
> sartzen izan ditut parentesiak (ta baliteke batzuetan gehiegi sartzea
> ere).
Parentesikoak kendu dizkiot.
Gazteleraz 'imagen en bruto' itzultzen dute. Portugeses berriz 'imagem
não processado' (prozesatu gabeko irudia).
> > SIGLAK
> >
> > RGB -> GBU. Aurretik egindakoarekin konstantzia mantendu duzu, baina
> > banuen nuen honi buruz mezu bat idaztea pentsatuta. Kontua da sigla
> > batzuk fosilizatuta daudela, hitz bihurtu dira, HTTPS-k
> > "hiper-testuaren garraiorako protokolo ziurra" bezala itzuli daiteke
> > baina ez dugu HTGPZ esaten. RGB are zaharragoa da eta ia mundu osoan
> > mailegua erabiltzen da arazorik gabe. Alfabeto latinoa dutenen artean
> > Frantsesak eta Esperantistak dira desberdin bakarrak Wikipedian, are
> > gehiago, Frantsesek koloreen izenak osorik esatea lehenesten dute, eta
> > Wikipediako artikuluan behintzat, siglak erabiltzen dituztenean
> > inkonstanteak dira, batzuetan RGB, batzuetan RVB... Alfabeto ez
> > latinoa dutenen artean ere batzuk RGB erabiltzen dute:
> > https://www.wikidata.org/wiki/Q166194#sitelinks-wikipedia
> >
>
> GNOME/OOo itzulpenetan GBU gisa euskaratu izan dugu, eta erabakiaren
> oinarria beste itzulpen batzuetatik hartu genuen. Adibidez, frantsesez
> ez dute RGB erabiltzen, baizik eta RVB frantseseko siglak (Rouge Vert
> Bleu).
>
> Ildo beretik, HSV ere euskaratu egin genuen, ez dugu 'Hue, Saturation
> Value' erabiltzen, baizik eta 'Ñabardura, Saturazioa eta Balioa', hau
> da: ÑSB
>
> Egia da baita ere, gauza guztiak ez ditugula euskaratzen. Adibidez CYMK
> dagoen horretan mantentzen dugu. Beraz, beti daude nolabaiteko
> 'salbuespenak'.
>
> FPS -> F/s. Berdin, "Frames Per Second" esan nahi duen FPS hori
> unibertsala da bideo kontuetan edo jokoekin aritzen direnen artean.
>
> Niretzako metrikaren estiloko adierazpena garbiagoa da: F/s (ba m/s edo
> ¤/m² bezala)
Gainera, FPS akronimoak beste gauza batzuk ere adieraz ditzake. Ikusi
sigla honek eskaintzen dituen anbiguetateak:
http://es.wikipedia.org/wiki/FPS
Esan bezala, aldaketak eginda eta POa igota.
Mertzis guztioi,
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago