[Librezale] Posta-zerrendaren netiketa

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Abu 1, 21:15:23, CEST 2013


Gabon!

Azken boladako mezu zaparradaren ostean (poztekoa, bide batez!),
posta-zerrendako mezuen irakurketa ez zela oso erosoa iruditu zait. Ez
dakit nire paranoia den edo ez baina uste dut egokia litzatekeela
posta-zerrendaren netiketa bat zehaztea.

Nola esan hau guztia zakarkeriatan erori gabe? Aspalditik idatzita
daudenei egingo diet erreferentzia:
http://linux.sgms-centre.com/misc/netiquette.php

Usenet-en garaiak aspaldi joan ziren arren, uste dut hor zerrendatzen
diren arauek gaur egun ere aplikatu beharreko zentzu minimoa badutela.
Dena den, nire ustez punturik garrantzitsuenak laburbilduko ditut:

- Hari berriak hasteko ez hartu mezu zahar bat eta gaia aldatu.

Mezuen identifikadoreak goiburuan doazenez, praktika honek aurretik
dauden hariak izorratzen ditu. Mailmanen 'digest' moduak ez du
laguntzen hemen (desaktibatu egin beharko litzateke?)

- Erabili gai esanguratsuak, irakurleak jakin dezan mezua zeri
buruzkoa den izenburua soilik irakurrita.

- Ez bidali HTML mezuak (ñabardura: benetan _beharrezkoa_ ez bada).

Ze ekarpen egiten du "Bai, ni ere ados nago" motako mezu bat 17px-eko
Comic Sans letra-tipo urdinean bidaltzeak? Banda-zabalera *gutxienez*
bikoitza behar da mezua bidaltzeko eta bestelako efektuak ere eragin
ditzake irakurlearengan.

- Ez praktikatu top posting-a.

A: Because it messes up the order in which people normally read text.
Q: Why is top-posting such a bad thing?
A: Top-posting.
Q: What is the most annoying thing in e-mail?

Tamalez, GMail eta antzerako posta-bezeroek egundoko kaltea eragin
dute arlo honetan :(

- Moztu esanguratsuak ez diren zatiak.

Aipamenak egiterakoan komeni da testuinguruan ematea erantzunak.
Adibidez, "Ados nago." esateko ez dago 150 lerroko mezu osoa aipatu
beharrik.


Uste dut azpimarratutakoak eta erreferentziatutako orrian esaten
direnak aintzat hartu beharko genituzkeela posta-zerrendaren osasuna
denborarekin degrada ez dadin.

Zer dio herriak?

Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago