[Librezale] gegl euskaraz
Gorka Azkarate Zubiaur
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Lar, Abu 3, 21:32:20, CEST 2013
Aupa Librezaleok,
>>Ba al dakizu non irakurri daitekeen gai honi dagokion Euskaltzaindiaren
araua (edo arauak)?
Terminologia kontu asko aipatu dituzu... Horietako bat, hitz elkartuen
kontua, *25. araua*n ikus daiteke laburtua:
http://www.euskaltzaindia.net/arauak
(Gogoratzen dut behin irakurri niola Joserra Garziari ez direla egongo
dozena erdi baino lagun gehiago euskaraz idazten arau hori, gogoz
ahaleginduta ere, betetzeko gai).
Terminologiaz badugu gure wikian egunen batean sortuko dugun balizko
estilo-liburu horretarako materialik:
http://librezale.org/wiki/Terminologia
Posta-hari honetan agertu diren kontu batzuekin wikiaren orrialde horri
astindutxoa eman dakioke... Baina ni ez naiz, oraingoz behintzat, ausartuko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130803/72718bb1/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago